euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

III. 'Euskal Herriko seme-alaben presentzia Mexikon eta Ertamerikan' Kongresua, ostegun honetan Mexiko Hirian

2017/11/07

Mintegiaren afixa
Mintegiaren afixa

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiriko San Inazio Loiolakoa Ikastetxeko Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea antolatzaile, III. 'Euskal Herriko seme-alaben presentzia Mexikon eta Ertamerikan, XVI-XXI mendeak' Nazioarteko Kongresua egingo da ostegun honetan, azaroaren 9an, Mexiko Hirian, egin ere 'Colegio de las Vizcaínas' ezizenez ezagunagoa den San Inazio Loiolakoa Eskola horretako San Inazio Loiolakoa izen bereko Kaperan.

Mexiko Hiria, Mexiko. Lehenengo europarrak Amerikara iritsi eta ondoko konkistaren ondoren, kontinente osoan sakabanatu ziren euskaldunak, Iparretik Patagoniara. Euskal jatorrizko immigrazioak Mexikon eta Ertamerikan izan duen eraginean sakontzeko, XVI. mendetik hona gertatutako hainbat gertaera eta kultur erreferente hartuko dituzte ikergai Mexikoko adituek "La presencia vasco-navarra en México y Centroamérica, siglos XVI-XXI" izeneko Nazioarteko Kongresuaren hirugarren edizioan. Kongresua ostegunean honetan egingo da, honako egitarauari jarraiki:

EGITARAUA

-9:00etan, Ana Rita Valero de Garcia Lascurain Doktorearen agurra
-9:10etan, txosten magistrala: “Euskaldunak eta nafarrak Pazifiko uhartetarrean eta Loiolako San Inazio Ikastetxea” (Cristina Torales Pacheco Doktorea)
-9:40etan, I. mahaingurua: Korporatibismo eta asoziazionismo askearen artean. Euskal eta nafar komunitatearen lehenengo urratsak Mexiko eta Ertamerikan (XVI.-XVIII. mendeak). Ana Rita Valero de Garcia Lascurain Doktorea moderatzaile-

“Micaela Frontaura eta Sesma, erreboltaren lehenengo sintomak Guatemalako Kapitaintzan” (Jesus Hector Trejo Huerta); “Francisco de Zumaya eta Baltasar de Echave Orio euskaldunen eragina arte ‘novohispanoan’” (David Alberto Flores Rosas); “Olaecheako Birjina: kultu eta irudia Chiapas probintziako ‘zoque’ eta hispaniar munduetan” (Sergio Nicolas Gutierrez Cruz); “Jose Joaquin de Arriola, ordezkariordea egoera larrian” (Ana Maria Parrilla Albuerne)

-11:00etan, atsedenaldia

-11:30etan, II. mahaingurua: Euskal eta nafar eragina Mexiko modernoaren osaeran (XIX. eta XX. mendeak). Ana Maria Parrilla Albuerne moderatzaile

“Emakumezkoen emigrazioa Amerikara. Euskal emakumea eta Mexiko” (Jesus Ruiz de Gordejuela Urquijo); “Emakumea musikan” (Lidia Guerberof Hahn); “Jai Alai, egiteke dagoen bilakaera” (Javier Eguia Beristain); “Euskal-nafar presentzia Xalapan, 1824-1835” (Maria del Rosario Juan Mendoza); “Euskadiren kanpoko harremanak” (Ibon Mendibelzua Madariaga); “Francisco Gabilondo Soler, bere lana eta pasioak, Mexikorentzako herentzia” (Oscar Gabilondo Vizcaíno)

-13:20etan, amaiera

‘Vizcaínas’ Loiolako San Inazio Ikastetxearen helbidea: Vizcaínas 21, Colonia Centro, Mexiko Hiria. Besterik ez adieraztekotan, hitzaldi guztiak gaztelaniaz dira. Informazio gehiago jasotzeko, mexico-euskadi@outlook.com 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia