euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

II. 'Kontaketa Harrigarriak' lehiaketa Corpusko Eusko Etxea eta Atahualpa Yupanqui Liburutegiaren eskutik

2010/02/22

Lehiaketaren lehenengo edizioko irabazlea, 25 urteko Carlos Ariel Kusiak gaztea, saria jasotzen Eusko Etxeko Carlos Leyrias-en eskutik
Lehiaketaren lehenengo edizioko irabazlea, 25 urteko Carlos Ariel Kusiak gaztea, saria jasotzen Eusko Etxeko Carlos Leyrias-en eskutik

PUBLIZITATEA

Argentinako Corpus Christi-tik, Misiones probintzian, oroitarazten dute zabalik dagoela bertako Eusko Etxeak eta haren barneko Atahualpa Yupanqui Liburutegiak antolatutako 'Kontaketa Harrigarriak' literatur lehiaketaren bigarren edizioa, 15 urtetik goragokoentzat. Lanak posta elektronikoz, posta arruntez edo eskuz-esku aurkez daitezke, azken kasun honetan Corpusen bertan, Posadasen edo San Ignacion, beti ere martxoaren 30aren aurretik. Gaiak norberari edo ingurukoei gertatu edo entzundako gai harrigarri edo bitxiren bat beharko du izan, edo herri edo inguru guztietan dauden pertsona bitxi, pasadizotsu edo berezi bat. Gehienez hiru orrialdekoak izan dira. Sariak: bi gai hauetako bakoitzeko lehen eta bigarren saria eta diploma, eta aipamen berezi bat gai bakoitzeko.

Corpus Christi, Argentina. Nazio ipar aldeko Misiones probintziatik, Corpus herriko Eusko Etxetik, Olga Leiciagak oroitarazten digu zabalik dagoela euskal elkarteak antolatzen duen 'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketaren bigarren edizioa, hamabost urtetik goragoko neska-mutiko eta helduentzat eratua, Eusko Etxearen eta honen barneko 'Atahualpa Yupanqui' Liburutegiaren eskutik.

GAIAK. Gaiak bi izango dira, idazlea bera edo bere senide, auzoko, inguruko, herriko edo eskualdeko bizilagunak protagonista harturik. Bi gai, esan bezala:

-'Kontaketa harrigarriak': esperientzia, jazoera edo gertatu misteriotsu, bitxi edo harrigarriak, euren izaera bereziarengatik estonagarri, ezohiko, izugarri, aparteko edo egunerokotasunetatik kanpokotzat jo daitezkeenak, esan bezala norberari gertatutakoak edo ingurukoei entzundakoak
-'Pertsonaia tipiko': Herri guztietan dauden pertsona edo jende bitxi, berezko, xelebre edo koloretsuak, egungoak edo lehenagokoak, bizi direnak edo hilak, baina jendearen gogoan edo bihotzean segitzen dutenak, euren pasadizoak, bizimodu edo ekintza bereziak medio

LUZERA. Kontaketak gehienez hiru orrialde (3) izango ditu, makinaz edo ordenagailuz idatziak

SARIAK. Epainahikideak hori izango dira eta hautatuko dituzte:

-Lehenengo eta bigarren sari bat eta Aipamen berezi bat 'Kontaketa Harrigarriak' saileko onenari
-Lehenengo eta bigarren sari bat eta Aipamen berezi bat 'Pertsonaia tipiko' saileko onenari

Corpus Christiko Eusko Etxeak liburu eta diploma bana emango dizkie lehenengo eta bigarren sari bakoitzari, eta diploma bi aipamen bereziei.

Lanak internetez, posta arruntez eta posta elektronikoz bidali ahal izango dira.

BIDALTZEKO ERA ETA EPEA. Gutunazal handi batean lanaren hiru kopia bidaliko dira izengoitiz sinatuak. Kanpoaldean izengoitia ipiniko da soilik eta barruan, itxita, beste gutunazal batean izengoitia eta honi dagozkion egiazko izen-deitura, helbide osoa (kalea, herria, probintzia...), telefonoa eta helbide elektronikoa (baldin badu).

Lanak 2010eko martxoaren 30a baino lehen entregatu beharko dira Misiones probintziako honako herri eta helbideetan:

-Corpus: Melucha Landa.ren etxea Tel: 495071
-San Ignacio: Carlos Galarzaren etxea: Tel: 470148
-Posadas: Marichu Larumberen etxea. Tel: 424973

Ohiko posta arruntez bidali nahi izatekotan, honako helbidera beharko dira bidali:

Corpus Christiko Eusko Etxea
Suiza y Fco. Mónaco. C.P. 3327
Corpus Christi (Pcia. Misiones)
Argentina

Internetez, berriz, honako helbidera: mailto:euskorpus05@yahoo.com.ar.

SARI BANAKETA: Eusko Etxean izango da, apirilean, garaiz adierrziko den egun batean.

Aurkeztutako lan guztiak Corpus Christiko Eusko Etxeko Atahualpa Yupanqui Liburutegiko parte izatera pasatuko dira, idazleak baimena eman ondoren.

Oharra: EZ da lanik onartuko epez kanpo. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, harremanetan jarri Olga Leiciagarekin: olgaleiciaga@hotmail.com helbidean edo, telefonoz, 03752-495057 zenbakian. Zorte on!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia