Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalak zuzendaritza artistiko lanpostua eskaini dio Igor Yebra dantzari euskaldunari. Erabakia behin betikoa ez bada ere, baletaren gidaritzan zapi urte zeramatzan Julio Boccaren lekukoa hartuko luke horrela Yebrak, Latinoameriketako ballet prestigiotsuenetako batetan. Dantzariak agertu du dagoeneko, soilik bere izenaz oroitzea ardura horretarako eta proposamena bera hartu izana ohore handi bat dela dantza arloko edozein profesionalentzat.
Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak ohar batean plazaratu duenez, Bocca bera izan zen dantzari bilbotarra proposatu zuena bere oinordeko modura Uruguaiko Sodre Ballet Nazionalean eta bere proiektua aurkeztera gonbidatu zuena. Dantzariak berak aitortu du, ohore bat dela maila horretako konpainia batek bera kontuan izatea zuzendaria hautatzeko garaian, eta gogorarazi du oraindik erabakitze fasean dagoen hautua dela.
Víctor Ullateren Balletean debutatu zuen (1988- 1996) Igor Yebrak, eta bakarkako karrera Australian Balletean jarraitu zuen. Geroztik mundu osoko konpainia prestigiotsuekin egin du lana.
2006an bere edantza eskola propioa jarri zuen martxan eta bi urte beranduago Amurrio Udal Dantza Eskola abian jartzeko enkargua jaso zuen.
Ygor Yebraren Instagram-en:
¡Hola a todos/as! ¡Saltó la gran noticia...! Con el aluvión de felicitaciones, llamadas y muestras de cariño, hemos pensado que era oportuno hacer un llamamiento a la prudencia en un comunicado que podéis encontrar en www.igoryebra.es. De momento, confirmaros que le han ofrecido la dirección artística del Ballet Nacional del Sodre de Uruguay, a Igor Yebra, pero deciros que está en fase de negociación y aún no hay una decisión firme...Igor valora muy positivamente esta propuesta. Muchas gracias a todos por vuestro cariño, al Ministerio de Cultura de Uruguay y al Consejo Nacional del Sodre por la propuesta, y sobre todo, a Julio Bocca por proponerle a Igor que presentara su candidatura. ¡Estamos en ello...! [