euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandera arte jokatuko da Biarritzen Euskal Pilotako Mundu Txapelketa bost kontinenteetako ordezkariekin: ikus online

2022/10/25

FIPV Federazioak antolatzen duen Pilotako Munduko Txapelketaren inaugurazioa, urriaren 23an
FIPV Federazioak antolatzen duen Pilotako Munduko Txapelketaren inaugurazioa, urriaren 23an

PUBLIZITATEA

Biarritz, Lapurdi. Pasa den igandean hasita, urriaren 29ra arte jokatuko da Nazioarteko Euskal Pilota Federazioa (FIPV) antolatzaile duen XIX. Euskal Pilotako Munduko Txapelketa. Aurten, orain arteko errekorra ezarriz, bost kontinenteetako 34 herrialdetako ordezkariek hartuko baitute parte. Guztira 360 kirolari, 30 epaile eta 360 partida, guztiak telebistaz eta internet bidez transmitituta. Lehenengoz sartuko da frontball modalitatea eta aurrenekoz arituko dira baita ere emakume zestapuntalariak.

Txapelketako partida guztiek izango dute zuzeneko transmisioa. Telebista-ekoizpena Mediapro enpresak bereganatu du, LaLigaSports TV igorle nagusi. Lehiaketaren zatirik handiena Automatic TVk transmitituko du (LaLigaSports TVren Facebookeko kanalaren bidez ikus daiteke), eta azken fasearen zati handi bat, broadcast ekoizpenaren bidez, Federazioaren plataforman eta LaLigaSports TVn izango da ikusgai, baita mundu osoko dozenaka telebista-katetan ere, EITBn eta FR3 eta RTVEn esate baterako.

Lapurdiko lau hiritan jokatuko dira partidak, gehienak Biarritzen, baina baita ere Baionan, Hazparne eta Bidarten. Kronogramari dagokionez, asteazken honetan Frontballeko finalerdiak (14:30etan) eta finalak (20etan) jokatuko dira. Ostegunean 14etan trinketeko finalerdiak (larruzko paleta, gomazko paleta emakumezkoa, gomazko paleta gizonezkoena, eskuz banakakoa, eskuz binakakoa) eta 17etan 54 metroko pilotalekuko finalerdiak (zesta-punta emakumezkoena, zesta-punta gizonezkoena).

Ostiralean finalen txanda hasiko da. 10etan, 30 metroko frontoikoak jokatuko dira, emakumezkoen gomazko paletan, gizonezkoenean, emakumezkoen frontenisean eta gizonezkoenean; 11.30etan trinketekoak, eskuz banakako xare eta esku-huska; 15etan, trinketekoak larruzko paleta, emakumezkoen gomazko paleta eta gizonezkoenean; eta 20:30etan, trinkete eskuz binakakoak. Txapelketa larunbatean amaituko da: 10etan, 36 metroko pilotalekuko finalak (eskuz binaka, buruz burukoa, larruzko paleta, pala motza), eta 15etan, pilota egokituko eta 54ko frontoikoak (gizonezkoen zesta-punta eta emakumezkoena).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia