euskal diaspora eta kultura
2011/03/16
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. “Euskaldunak eta Pazifikoa, Andres Urdanetaren omenez” erakusketa ikusteko azken egunak dira aste honetakoak Donostiako Untzi Museoan. Karia hortara, sarrera dohainik izango da martxoaren 20ra arte, heldu den igandera arte.
Ondoren, Untzi Museoak atean itxiko ditu hilabetez, orain amaitzen dena desmontatu eta “Baleazaleak” hurrengo erakusketaren muntaia lanei ekiteko. Erakusketa honen inaugurazioa apirilaren erdiraldera izango da.
Erakusketa berri honek balearen ehizaren iragana eta oraina kontatuko ditu, euskaldunek langintza horretan izan duten parte hartzea azpimarratuz. Erdi Arotik hasi eta gaurdainoko balearen ehizaren ibilbidean eramango gaitu “Baleazaleak”-ek.
Aste honetako bisita orduak:
-Asteartetik ostegunera: 10:00–14:00 / 16:00-19:00
-Ostirala eta larunbata: 10:00-13:30 / 16:00–19:30
-Igandea: 11:00–14:00
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus