euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean txakolina nagusi Manhattanen, "Txikifest" jaialdiaren laugarren edizioan

2014/05/01

Aurtengo Txikifest-en kartelaren egilea Pablo Ugartetxea izan da
Aurtengo Txikifest-en kartelaren egilea Pablo Ugartetxea izan da

PUBLIZITATEA

Badator laugarren "Txikifest" jaialdia, aurten ere New Yorkeko txakolin zaleen egarria asetzeko prest. Eder Montero sukaldari bilbotarrak Etxeorratzen Hirian gobernatzen duen Txikito jatetxeak antolatzen du Manhattango Txakolin Egun hau eta urtetik urtera gero eta lagun gehiago biltzen dira bertara, giro bikainak eta jan-edan tentagarriak deituta. Aurten ere Euskal Herriko txakolindegi onenen ardoak izango dira dastagai eta NYko hamar jatetxek tragoari laguntzeko pintxoak prestatuko dituzte. Festan bildutako dirua Edible Schoolyard NYC erakundearentzako izango da.

New York, AEB. Dena prest dago New Yorken igande honetan hiriko Txakolin Eguna ospatzeko, "Txikifest" jaialdiaren laugarren edizioa. Eder Montero bilbotarraren Txikito jatetxeak antolatuta, festan 13 euskal txakolindegik euren ardoak dastatzeko aukera eskainiko dute. Hauek dira aurtengo edizioan parte hartuko dutenak: Xarmant, Ameztoi, Uriondo, Talai Berri, Gorka Izaguirre, Itsas Mendi, Zudugarai, Ulacia, Berroia, Gaintxa, Hirultza, Luisa Ripa eta Astobiza.

Gainera, edariari laguntzeko hiriko hamar jatetxek euren kutixiak eskainiko dituzte. Jatetxe partehartzaileak Co, Wild Edible Oyster Bar, Pool's Diner, Bar Mateo, Kuma Inn, Cucharamama, Txikito, El Quinto Pino, La Vara eta La Newyorkina dira. Iazko edizioan 600 bat lagunek hartu zuten parte ekitaldian eta aurten ere giro eta partaidetza bikaina espero dute antolatzaileek.

Festan biltzen den dirua Edible Schoolyard NYC elkarterentzako izango da. Elkarte honek hiriko gune behartsuenetako eskola publikoekin lan egiten du, ikasleei janari osasungarria emateko baratze organikoak sustatuz eta sukaldaritza eskolak emanez.

Txikifest 9th Avenueko 240. zenbakian egingo da (Txikitoren ondoko kalean), eguerdiko 13:00etatik 17:00ak bitartean. Aurtengo kartelaren egilea Pablo Ugartetxea da, Leire Gonzalez diseinatzaile grafikoa lankide.

-Xehetasun guztiak, Txikifest jaialdiaren webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia