euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean Euskal Herrira iritsi ondoren, Gaztemundu 2023ko gazteak gaur ekingo diote Gasteizen aurtengo kronogramari

2023/12/11

Gaztemundu 2023ko partaideak atzo Gasteizen, Euskal Herrira iritsi berritan
Gaztemundu 2023ko partaideak atzo Gasteizen, Euskal Herrira iritsi berritan

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Atzo igandea joan dira iristen Euskal Herrira 2023ko Gaztemundu programan parte hartuko duten munduko Euskal Etxeetako hamabost gazteak. Gogora dezagun orotara 13 neska eta bi mutil direla, 14 argentinar eta bakar bat txiletarra. Programa, berez, abenduaren 10-11tik hilaren 17raino garatuko da, oinarria Gasteiz izanik. 17an gazte partaideak Donostiara aldatuko dira, bertan biharamunean abiatuko den Euskal Gizataldeen VIII. Mundu-Batzarrarekin bat egiteko.

15 partaideetatik, 13 neskak dira eta 2 mutilak; 14 argentinarrak eta bakarra txiletarra. Aste osoan Euskal Herri osoan barrena ibiliko dira, Gasteiz, Iruñea, Bilbo, Baiona, Donostia...

Gaur astelehen goizez ongi etorri eta aurkezpenekin elkar ezagutu eta "izotza hausteko" saio eta dinamikak egingo dituzte eta lehenengo izuliak Gasteiz ezagutzeko. Asteartean Gernika aldera joango dira eta besteak beste Euskal Diasporaren erakusketa ikusiko dute, Gernikako Arbola eta Juntetxea bisitatzearekin batera, baita Urdaibaiko Biosferaren Erreserba ere. Asteazkena Nafarroan emango dute, eta Iruñean bertako historia, Gaztelu Plaza, Hiritartea Kultura Garaikide Zentroa-eta bisitatuz.

Mundu Batzarrean ere partaide

Biarritze, Baiona eta hiriburu lapurtarreko Euskal Museoraino heltzeko eguna osteguna izango da, eta ostiralean, berriz, Gipuzkoa aldera mugituko dira, Albaola Faktoria bisitatuz, Donostiako portu eta Alde Zaharra, Petritegi sagardotegian bazkaldu eta Hernanin, Chillida-Leku. Artearekin jarraituz, larunbatean Bilboko Guggenheim-en txanda izango da, eta hiriko Alde Zaharra, baita, besteak beste, Azkune Zentroa ere. Igandean, goizez, Artium, ondoren genero berdintasunari buruzko hitzaldi bateko parte izango dira, eta asteko konklusioak aterako dituzte, planak eta konpromisoak ere hizpide, azkenik Donostiara abiatzeko, astelehenean Mundu Batzarreko egitarauan sartzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia