Elko, AEB. Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Elkoko eta Southern California Basque Club-en (ezagunagoa askorentzat "La Puente"koa bezala) euskal jaien txanda zen, Elkon (Nevada) eta Chinon (Kalifornia). Koronabirusak eragindako egungo egoeran, egoera gaiztotzen AEBetan, bistan da bilera fisikoa ez dela posible, baina aurretik beste zenbait euskal jaien kasuan egin bezala, aita Antton Egigurenek bi piknik hauei dagokien meza internetez emango du, nahi dutenek jarrai dezaten.
(Gogora dezagun bi piknikak bertan behera geratu direla. Nevadako Elkon, baina, larunbatean bazkari bat egingo da azkenean Euskal Etxearen kanpoaldean eta gauez, aire zabalean baita ere, dantzaldia, Star Hotel euskaldunaren ondoko aparkalekuan; Kalifornian berriz, Chino izan ohi da Southern California Basque Club-en egoitza, piknika askok "La Puente"ko euskal festa bezala ezagutzen dutelarik, eta kasu honetan jai fisikoa kantzelatu da baina interneten euren Facebooken segitu ahal izango da)
Datorren igandeko meza, beraz, oraingoan Elko zein Hego Kaliforniako jende eta eskabideak eta oro har euskal komunitate osoa gogoan, zuzenean emango du Merced herri kaliforniarretik AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, Kalifornian zein Nevadan goizeko 8:45ak direnean, eta Euskal Herrian 17:45ak. AEBetako Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango duzu.
Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen topa ditzakezu:
- Hemen Elkokoak
- Hemen SCBCkoak (La Puente)
Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona atzo uztailren 2koa:
-Artzain Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da