euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean "Buenos Airesek Europa ospagai" Buenos Airesko Maiatzaren Etorbidean, hiriko euskal komunitatea partaide

2024/05/24

Laurak Bat eta Euskaltzaleak Euskal Etxeek “Buenos Airesek Europa ospagai” jaialdi berrituan hartuko dute parte datorren igandean, Buenos Aireseko Av. de Mayo etorbidean. Iazko edizioaren postalak
Laurak Bat eta Euskaltzaleak Euskal Etxeek “Buenos Airesek Europa ospagai” jaialdi berrituan hartuko dute parte datorren igandean, Buenos Aireseko Av. de Mayo etorbidean. Iazko edizioaren postalak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euriagatik bertan behera geratu ondoren, igande honetan, maiatzaren 26an, iritsiko da sxkrnik Buenos Airesko Gobernuak antolatutako “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdia. Maiatzeko Etorbidean, Bolivar eta Piedras kaleen artean, 12etatik 18ak arte, omenaldia gingo zaie 'kontinente zaharreko' 10 gizatalderi, horien artean euskaldunei. Laurak Bat eta Euskaltzaleak Euskal Etxeek dantza tradizionala, janari tipikoak eta euskara eramango dituzte ikur. Parte hartuko duten Europako gainerako nazioak Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Irlanda, Norvegia, Portugal, Txekiar Errepublika eta Suedia izango dira.

Partaide askoren lehenengo edizioa izango da. Euskaldunen ordezkaritza artistikoa mugatua izango da eta agertokia partekatuko dute beste gizataldeetako dantzariekin. Buenos Airesko bi euskal elkartek baino ez dute aukerarik izango oholtzara igotzeko. Bertan izango dira Laurak Bateko dantzariak, Carolina Ale, Tomas Cozzi eta Manuela Ortigoza zuzendari, eta Euskaltzaleak elkartekoak, Renzo Bustosen zuzendaritzapean. Donostiako Danborradaren erritua ez da faltako, José María Gutiérrez eta Jorge Rabufetti zuzendari.

Halaber, bi stand kulturaletan euskal etxeetako jarduerei buruzko informazioa banatuko da. Irakasle eta ikasleen eskutik, euskararen txoko bat antolatu da. Jolasak eta zozketak egingo dira, sariak banatuko eta hizkuntza ikasteko ikastaroen berri emango da. Gastronomiari dagokionez, tortilla pintxoak, txistorra bokatak, babarrunak eta txerri giharra piperradarekin bokatan dastatzeko aukera izango dira. Artisautza, oroigarriak, diseinuko objektuak eta jantziak ere erosi ahal izango dira.

Presentzia instituzonala

Bertan izango dira parte hartuko duten Euskal Etxeetako agintariak, hala nola Laurak Bateko lehendakari Arantxa Goicoa eta Euskaltzaleak-eko lehendakari Anabel Jaureguiberry. Era berean, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagola eta FEVAko ordezkaritza baten presentzia espero da. FEVAko lehendakari Asier Iriberri eta lehendakariorde Arantxa Anitua AEBan, bertako euskal erakundeen NABO federazioaren Biltzar Nagusian izango dira asteburu osoan gonbidatu gisa (Argentinako 2024ko Euskal Aste Nazionalaren antolatzaile den Bahia Blancako Union Vascako Iñaki Ederra lehendakaria ere joatekoa zen, baina azken unean ez du egin bidaia),



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia