euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean amaituko da Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu 2013 deialdian parte hartzeko epea

2013/07/19

Gaztemunduko aurreko edizio baten irudia, Gasteizen (argazkia EuskalKultura.com)
Gaztemunduko aurreko edizio baten irudia, Gasteizen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Uztailaren 21a, igandea, da Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu 2013 egitasmoan izena emateko azken eguna. Aurtengo edizioa euskal etxeetako musika eta musikariei eskainita dago eta 18 urtetik gorako gazteek har dezakete parte --ez da adin mugarik ipini--, instrumenturen bat jo edo euren elkarteetan musikaz arduratzen badira.

Vitoria-Gasteiz. Gaztemunduren 2013ko edizioa gazteen musika hezkuntza eta euskal instrumentu tradizionalei buruzko ezagutza areagotzea du helburu. Abuztuaren 31tik irailaren 14ra bitartean izango da eta izena emateko epea igandean, hilak 21 amaituko da.

Hamabost egun horietan zehar, diasporako euskaldunek Euskal Herria bisitatzeko aukera izango dute euskal musika eta instrumentu tradizionalak ezagutu eta, ondoren, beren euskal etxeetan jakintza hori zabaltzeko.

Hauek dira parte hartzeko baldintzak:

  • Gutxienez 18 urte beteta izatea 2013ko urtarrilaren 1ean.
  • Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
  • Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez.
  • Musika ezagutzak izatearen egiaztagiria aurkeztea.
  • Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Deialdiarekin batera doan inprimakia osatuta, eskatzaileak sinatuta. (Inprimakia deialdiaren 4. orrian daukazue, deialdia 2013.pdf artxiboan).
  • Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko.
  • Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatzeko: I. Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. II. Euskal etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzean sor daitezkeen gastuak. III. Txosten bat erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz.
  • Kalitate oneko gutxienezko bi minutuko iraupeneko musika grabaketa, eskatzailea, bera bakarrik, euskal musika tresna bat jotzen jasotzen duena.
  • Euskara ezagutza egiaztatzeko agiria.

Edozein zalantza argitzeko edota eskabideak aurkezteko, jo Eusko Jaurlaritzara, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara, edo Euskadiren Ordezkaritzetara munduan. Azken hauetako batzuk egoitza dute Buenos Aires, New York, Mexiko Hiria, Txileko Santiago, Brusela edo Bogota, esaterako.

-Deialdia pdf artxiboan: 
www.euskalkultura.com/albisteak/gaztemundu-2013-deialdia
-Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza: www.euskadi.net/euskaldunak

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia