Donostia-San Sebastian. Aberri Eguna Diaspora osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan gogoz ospatu ohi den festa da, New Yorkeko Euskal Etxetik Tokyokoraino, Buenos Aires, Santiago, Caracas, Mexiko, Londres, Montevideo, Madril eta abarretik pasata. Artikulu bereizitu batean dakargu Diasporan aurtengoan izango duen panoramaren berri. Baina gero eta normalagoa da Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzeko egiten diren deiek Diaspora ere gogoan hartzea eta halaxe pasatu da aurten ere iritsi zaizkigun bi deialdiokin.
COVID19a medio iaz bezala egoera berezia bizi dugu Aberri Eguna bezalako datak kalean ospatzeko, baina iaz bezala 2021eko edizio honetan ere "Euskal Herria Batera" ekimenak deia egin du aldarria iaz egin zen balkoietatik plazara jaisteko. Gogora dezagun EHbaterak, iaz balkoietan ospatzera deitu zuela Aberri Eguna, arrakastaz, ikurrinak edota Nafarroako banderak ezarriz eta euskal kantuak kantatuz. Aurtengoan, bideo honetara laburbildu dute deia, beti ere Koronabirusak derrigortzen duen ardurari eutsiz:
EHbateraren 2021eko aurkezpena. Besteak beste EH Bilduk bat egin du dei honekin
Carlos Etchepareren bideoak eta Aberri Eguneko zabalkunde lana Argentinatik, Elrural.com-en.
Bere aldetik, EAJ-PNVk iragarri du ekitaldi politiko bat egingo duela igandean Bilboko Euskalduna jauregian Aberri Eguna ospatzeko. Indarrean dauden osasun arauak tarteko, bere zale eta militanteek ez dute aukerarik izango Euskaldunako hitzordura joateko eta, urtero bezala, balkoietan ikurrina jartzeko deia ere egin dute jeltzaleek.
Bideoa EAJ-PNVren adierazpenarekin 2021eko Aberri Egunean