euskal diaspora eta kultura
2010/10/28
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Ehundaka lagunek ikusi dute jada Las Condesko Estadio Español kulturgunean zabalik den 'Euskadi, gure arbasoen lurra' erakusketa. Eusko Jaurlaritzaren Txileko Ordezkaritzak sustatu du erakusketa eta bertan zortzi artista euskal-txiletarren lanak daude ikusgai. Ordezkaritzako iturriek azaldu dutenez inaugurazio ekitaldian ikusleak "harrituta gelditu ziren artelanen kalitate eta koloreekin" eta "lan batzuk saldu eta guzti" egin dituzte jada.
Erakusketak 24 artelan biltzen ditu: 20 margo eta 4 eskultura. Egileak Nelly Aorostizaga Calderon, Ana Maria Canala Echevarria, Beatriz Cruzat Rioseco, Monica Gonzalez Arrieta, Lucy Lafuente Indo, Itziar Mondragon Martinez, Laura Rojas Zubieta eta Maria Luisa Sainz Aguirrezabal dira. Euskal kulturarekin loturiko gaia dute lan gehienek: baserriak, arrantzaleak, mendi eta itsaso paisaiak, Santimamiñe kobako bisonteen eskulturak...
Inaugurazio ekitaldia joan den ostiralean egin zuten eta bertan izan ziren, besteak beste Imanol Carredano, Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) izeneko euskal etxe berriaren presidentea, eta Archibaldo Uriarte, Valparaisoko Euskal Etxearen presidentea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus