euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igande hau azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen 39. urteurreneko bazkarian izena emateko

2021/02/04

Urteurrena, janaria Euskal Etxean enkargatuz eta ondoren norberak bere etxean janez ospatuko dute
Urteurrena, janaria Euskal Etxean enkargatuz eta ondoren norberak bere etxean janez ospatuko dute

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Urtero, otsaila izaten du San Frantziskoko Euskal Etxeak egutegian gorriz markatutako data, izan ere bere bere urtebetetzea ospatzen baitu, auzolanean eraikitako eraikin frontoidun eder hau egoitza duen Gure Euskal Etxeak, aurten 39a, 1982an estreinatu zutenetik. Iaz, doi-doi ospatu ahal izan zuen pandemia deklaratu aurretik (pandemia deklaratu zen astean bertsolariei egin behar zieten omenaldia bertan behera utzi zuten lehenengo ekitaldia izan zen). Aurten, bilkurarik ez, baina bazkaria egiteklo deia egin dute.

Ez, ordea, denok fisikoki elkarrekin bilduta, denok janari bera partekatuz bakoitza bere etxean baizik. Datorren asteko larunbatean, otsailaren 13an, izango da, eta Gure Euskal Etxekoek bazkaria prestatu eta jendeak bila pasatu beharko du autoz, ondoren etxeratu eta norberak bere etxekoekin partekatzeko, fisikoki, eta euskal komunitate osoarekin partekatzeko, gogoz eta animoz. Menuaren prezioa, 50 dolar, haurrek 25. Ohi bezala, erreserbak aurretik, idande honetarako behar dira egin eta ordaindu, ondoren datorren asteko larunbatean 12:00etatik 14:00ak arte bila pasatu ahal izateko.

Zer esanik ez, aukera ederra da kalitatezko janari sanoa hartu eta konpartitzeko, eta aldi berean Gure Euskal Etxeari laguntzeko, pandemia egoera honek zinez ahuldu baitu bere egoera ekonomikoa. Erreserbatzeko idatzi Yvette Mindeguiari ymindeguia@gmail.com helbidean edo zuzenean online egiteko, egizu klik hemen.

Jatetxeak, bestalde, menu berezi bat prestatu du biharamunean "Valentine Day" Maiteminduen Eguna ospatzeko, hau publiko orokorrari zabaldua. Erreserbak egiteko azken data aurrekoaren bera da, otsailaren 7a, baina erreserbak 1 650 583 8091 telefonoan behar dira egin. Menua eta informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia