euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igande hau azken eguna San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak etxeratzeko prestatuko duen Axoa bazkarian izena emateko

2021/01/15

Aurten errepikatuko ez den irudia: herri-bazkaria San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko pilotalekuan (arg EuskalKultura.eus)
Aurten errepikatuko ez den irudia: herri-bazkaria San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko pilotalekuan (arg EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. San Frantziskoko Gure Euskal Etxea/Basque Cultural Center-ek etxeratzeko prestatuko du datorren astean, urtero sasoi honetan egiten duen Axoa Bazkaria. Axoa, Ipar Euskal Herriko gutizia da, Ezpeleta ingurukoa esaten dute, besteak beste osagaien artean txahala, biperra eta tipula dituen plater tradizionala. Pandemiaren karietara aurten Gure Euskal Etxeko sukaldeetan prestatuko den axoa etxeratzeko prestatuko da, eta bere bila pasatu beharko da datorren asteko igandean, goizeko 11:30etatik 13:00etara.

Axoarekin (arroza/irisa eta barazkiekin osatuko dute) batera, menuak salda ere baitaratuko du, izoki-budina euskal erara, entsalada, gazta eta txokolate beltz moussea. Anoa bakoitzaren prezioa, 40 dolar, edo 15 dolar, haurrentzako menu bereziaren kasuan (salda, oilaskoa eta postrea). Jatetxeko kartako estra batzuk ere eska daitezke (salda, euskal pastiza, ardoa). Zeure erreserba egiteko, idatzi datorren igande aurretik Yvette Mindeguia-ri (ymindeguia@gmail.com) edo erosi online hemen.

Gogoratu, bakarrik epeak errespetatuta aldez aurretik ordaindutako enkargu edo manatuak zerbitzatuko direla.

Etxeratzeko Axoa Bazkarian parte hartuz, ongi elikatu eta bazkari eder batez gozatzeaz gain, zure euskal etxeari ari zara laguntzen.

Gogoratu, azkenik, Gure Euskal Etxea/Basque Cultural Center-ek, pandemia egoerak eragin dizkion kalteak gainditzen laguntzeko, kanpaina bat antolatu duela eta informazio hau idazteko unean 8.619 dolar bildu dituela dagoeneko. Zeuk ere lagundu nahi baduzu, hemen klikatuz egin dezakezu. Eskerrik asko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia