euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igande eguerdian euskal festa lehertuko da Buenos Aireseko kaleetan: 2018ko BAC jaialdiaren programa eguneratua

2018/05/04

2018ko BAC jaialdia maiatzaren 6an da, eguerdian hasita
2018ko BAC jaialdia maiatzaren 6an da, eguerdian hasita

PUBLIZITATEA

Egun osoko euskal jaialdia bizi ahal izango dute igande honetan argeninar hiriburuko erdigunera bertaratzen diren lagunek. Laurak Bat Euskal Etxea antolatzaile, beste hainbat euskal etxe eta erakunde lankide, ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) izenarekin ezaguna den erakustaldiak Argentinako ez ezik Euskal Herriko erreferenteak ere bilduko ditu; Eusko Jaurlaritzako, EH Bilduko eta Gure Esku Dago-ko ordezkariak argentinaratuta daude jadanik. Uruguaiko FIVU Federazioak ere iragarri du bertan egongo dela.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Udalak bere baitan bizi diren gizatalde eta komunitateei egiten dien proposamena da 'Buenos Aires Celebra'. Komunitate batzuen kasuan, ordea, ez da arrakastatsua suertatu eta bertan behera geratu da edo kasuan kasu murriztu edo denboran tartekatuago antolatzen da, batzuetan bi kolektibitate elkarrekin ipinita; baina euskal kolektibitatearen kasuan, irauteaz gain harro egoteko arrazoi bihurtu da Udalarentzat, eta baita ere, jakina, euskal-argentinar komunitateko pertsona, elkarte eta erakundeentzat.

Ekintza erabat erakargarri bihurtuta, bere inguruan sortu ditu bestelako topaketak, esaterako Euskal Herritik bertaratzen diren lagun batzuen presentzia baliatuz. Uruguain izan ondoren, Argentinako Buenos Aires probintziako euskal etxe batzuk ari da bisitatzen egun hauetan Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Maipu, Ayacucho eta Mar del Platako euskal lagunekin bildu ondoren, Buenos Airesera iritsiko da bihar, BACen bezperan, ekimeneko programan parte hartzera.

Gaurko eta biharko bilerak

Gaur bertan, ostirala, Erabakitzeko Eskubideari buruz mintzatuko dira Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskaltegian Gure Esku Dago-ko Angel Oiarbide bozeramailea, Iñigo Urrutia legelari eta irakaslea, eta Andoni Mikelarena komunikazio arduraduna. Hitzordua iluntzeko 8:30etan da, Bernardo de Irigoyen 826an.

Bihar larunbata beste hitzaldi bat eskainiko dute Gure Esku Dago-ko ordezkariek, oraingoan Laurak Bat Euskal Etxean. Iñaki Anitua aurkezle eta moderatzaile, mugimendu honen aurrerapenak eta proiekzioak, Kataluniaren gaurko egoera eta honek euskal egoeran daukan eragina hartuko dituzte hizpide. Herritarron Ituna eta ‘2019 arrazoi erabakitzeko’ kanpaina zer den ere azalduko dute eta igandean Mayo Etorbidean egingo den Giza Kateari buruzko xehetasunak azalduko dituzte. Bilkura arratsaldeko 6:30etan hasiko da, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan (Belgrano 1144)

EH Bilduko Diasporarako idazkari Jasone Agirre ere iritsi berri da eta bihar “Subirautzarako bidean, camino hacia la soberanía” izenburuko hitzaldia eskainiko du Euskaltzaleak euskal etxean. Topaketa arratsaldeko 4etan da, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bernardo de Irigoyen 826).

2018ko BACen Programaren azken eguneraketa

‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’:, hona antolatzaileek bidalitako azken eguneratzea:

Musika ikuskizunak
-Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik
-Zutarriak
-Danborrada

Dantza Taldeak
-Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Pergaminoko Lagun Onak
-Chivilcoyko Beti Aurrera
-Euskal Echea Ikastetxea
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Buenos Airesko Laurak Bat

Stand Gastronomikoak
-Laurak Bat Euskal Etxea
-Euskaltzaleak Euskaltegia
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Sagardi jatetxea
-Txindoki taldea (talde gastronomikoa)
-Burzako Jatetxea
-Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea
-Getxo Jatetxea
-Lomas de Zamorako Indarra Jatetxea
-Lomas de Zamorako Indarra dantzarien Jatetxea
-Club Burzako Jatetxea
-Janari Denda

Erakundeak
-Elkar Gunea (eskulanak eta kultur difusioa)
-Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza
-Nafarroako Gobernua
-Euskal Echea Ikastetxea
-FEVA-Euskera
-Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera
-Bilboko Athletic-en lagunartea
-Kirolak
-Genealogia - argitalpenak
-Txikien txokoa
-Irratia

*Sukaldaritza klaseak, Laurak Bateko Eduardo Oliveto, Txindoki Taldeko Javier Ibaldo eta Zazpirak Bateko Itziar Aguirre arduradun
*Giza Katea: Gure Esku Dagok deituta 4etan Giza Katea osatuko da

Bestelakoak

-Eliana Dubarry (eskulanak)
-Andrea Meana (eskulanak eta arropa)
-Virgina La Orden eta Slvia Aspiazu (eskulanak)
-Silvia Aspiazu (zilarrezko eskulanak)
-Iparraldeko Euskal Etxea (baserriak)
-Adrian Castells (eskulanak)
-Gure Gutiziak (jakiak)
-Alpargatas Granalla (abarka eta txapelak)
-Euskal Herria Tour 2018 (Turismoa)
-(Euskal Herria) EH! Trip! (Turismoa)
-Mundaka Euskal Denda (arropa eta oroigarri tipikoak)
-J&J denda (arropa eta oroigarri tipikoak)

Antolatzaileak informazioa Buenos Aires Celebra al País Vasco – Laurak Bat Facebook kontuan eguneratzen joango dira


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia