euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ideia bilketa saio batera deitu dute Renon Leire Urbeltz eta Jaione Inda artista nafarrek hirian euskal mural bat egiteko

2023/10/02

Reno Hiriak izango duen 'euskal muralak' bertako euskal komunitatearen presentzia, ekarpen eta identitatearen adierazgarri nahi du izan
Reno Hiriak izango duen 'euskal muralak' bertako euskal komunitatearen presentzia, ekarpen eta identitatearen adierazgarri nahi du izan

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Ideia bilketa saio baterako deia egin dute Renon gaur arratsalderako, hirian aire zabalean kokatzekoa den euskal mural baten aurrean jendeak iritzia eman dezan, jasotako proposamen guztien laguntzaz egingo den margolanaren nondik norakoak argitu eta azken erabakia hartu ahal izan dadin. Murala egingo duten artistak Leire Urbeltz and Jaione Inda nafarrak dira, izan ere Nafarroako Gobernuaren beka bat lagun hiriburu nevadatarrean daudenak.

Renoko hiriko komunitate-murala osatzeko zabaldu den galdera "Zer da euskal amerikarra izatea?" izan da, eta margolan bidezko erantzun artistikoa nahi zaio eman. Deialdia Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak egin du hiriko kanpuseko Mathewson-IGT Jakitate Zentroaren eraikineko Frank & Joan Randall biribilgunean. Muralaren kokalekua Barbara Bennet Park izango da, hiriak berak, eta estatuak ezezik AEB Mendebaldeak duen euskal ondare aberatsaren gorazarre eta adierazgarri.


Renokoa ez da seguruenik honelakoa izango, ala bai, baina hona Boiseko euskal murala azalduz haren oinean dagoen plaka

AEB Mendebaldeko euskal muralak

Bere ideiak plazaratu, eta interesatuta egon daitezkeen gainerako lagunenekin partekatzeko prest daudenek 15:00etan agertu beharko dute aipatu lekuan, inspirazio eta lagungarri izan daitezkeen marrazki, argazki edo objektuak eramanez, hala badagokio. Urbeltz eta Inda artistak eurak bertan izango dira, solasteko eta kontrastatzeko prest, eta ororen buru bertakoek, euskal komunitateko kide izan edo besterik gabe Renoko biztanle, iradoki ditzaketenak entzuteko..

Badause dagoeneko, oro har Diasporan baina kasu honetan Estatu Batuetako Mendebaldean, euskaldunak eta euskal komunitateak ezarri ziren lekuetan, presentzia eta ekarpen hori gogoratu eta aldarrikatzeko egin izan diren muralak, ezagunenak seguruenik, AEBn, Boisen, Mountain Homen, Elkon, Ely-n, Eurekan, Gardnervillen edota Bakersfieldeko kaleetako hormetan daudenak, guztiak bertako artistek egindakoak. Kasu honetan artistak Euskal Herrikoak dira. Euskal amerikar muralista handi bat ere badago, Vancouverren oinarritua, Ygartua.Gutxi barru, Renok ere, Donostiarekin senidetua den hiriak, bere 'euskal murala' izango du, gaur emango den pausoa tarteko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia