Bilbo, Bizkaia. Segitzen du --gaur Gasteizen-- Idahoko gobernadore Brad Little Euskadira egiten ari den bisitak. Kargua joan den urtarrilean hartu ondoren atzerrira egiten duen leheengo biadaia honetan Little ematzearekin eta Idahoko ordezkaritza bateko buru heldu zen igandean Bilbora eta arratsalde horretan bertan Ibaigane Athletic-en egoitza bisitatu zuen, Bizksaiko ahaldu nagusi Unai Rementeria eta Athletic-eko lehendakari Aitor Elizegi lagun. Eurekin batera, Kultura eta Euskara diputatu Lorea Bilbao eta delegazio idahotarreko partaideak. Atzo astelehena, Unai Rementeriak Bizkaiko Foru Aldundiko Jautregian errezibitu zuen Little eta gaur asteartea gobernadorea Gasteiza joango da, Urkullu lehendakariarekin biltzera.
Bidaiaren harira, euskal prentsak Athletic-ek datorren udan Idaho eta AEBetara Boiseko Jaialdi 2020 garaian egiteko duen ostera hartu du berbagai. Atlantikoz bi aldeetako talde oso bat ari da horretan lanean eta oraindik argiotzeko dauden gauzen artean, talde txurigorriaren arerioaren izena dago. Duela lau urteko bisitan Tijuanako Xolos taldea izan zen, eta aukera berri honetan posibilitate desberdinak ari dira aztertzen. Zenbait mediotan aipatu den aukera horietako bat Boisen euskal derby bat antolatzea da, Athletic eta Realaren artean, Jaialdi 2020ak ekarriko duen euskal giro itzelaren baitan.
Gogora dezagun Boiseko Jaialdi bost urtean behin Idahoko hiriburua den Boisen antolatzen den euskal festa erraldoia dela. Aurreko edizioan, 2015ean, bertan bildu ziren orain Euskadin bisitan den Brad Little gobernadorea --orduan gobernadoreorde zena-- eta Urkkulu lehendakaria eta Unai Rementeria ahaldun nagusia, azken hauetako bakoitza ordezkaritza instituzional bateko buru.