euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Basques in the Far West", Idahoko euskaldunei buruzko artikulua, Traveler aldizkarian

2014/04/07

Euskal Etxea, Boiseko Basque Block delako topagunea (argazkia Flickr / Chenutis (CC))
Euskal Etxea, Boiseko Basque Block delako topagunea (argazkia Flickr / Chenutis (CC))

PUBLIZITATEA

Gurera dakarkigu gaur Miren Perez Eguireunek Conde Nast "Traveler" aldizkarian idatzi duen artikulu bat, Idahoko euskaldunei buruzkoa. Gaztelaniaz eman da argitara, baina guk euskarara itzuli dugu zati bat: "Idaho, Estatu Batuetako barnekaldeko iparmendebaldean, batasuneko estatu ezezagunenetariko bat da, eta euskal komunitate dinamiko eta arrakastatsua du. Euren jatorriaz harro, bost urtero euskal jaialdi handi bat egiten dute eta mundu osoko euskaldunak biltzen dira euskal Mecca antzeko honetara. Hain da eraginkorra euskal komunitate hau, ezen 2002an Idahoko Legebiltzarra, euskal lobbyak sustatuta, AEBetako Espainiako Enbaxadarekin liskar diplomatiko batean sartu zela eta orduko Etxe Zuriko Estatu Segurtasunerako Aholkulariak, Condoleezza Ricek, parte hartu behar izan zuela. Welcome! Edo, agian hobe, ongi etorri!".

Miren Perez Eguireun/Traveler.es. Idaho estatua "Teruel existe" haren amerikar estiloko bertsio bat da. Famatua ezertan aparteko famarik ez duelako; ezpada, agian, AEBetako patata ekoizle nagusiena izateagatik. "The Counsellor" filmeko eszena batek ongi erakusten du Amerikarren irudimenean toki honek duen lekua: Penelope Cruz eta Michael Fassbender ezkutuan biltzeko leku baten bila ari direnean, ez dute zalantzarik: ze leku hobe Boise, Idahoko hiriburua, baino? Zergatik? Gizakiak ustiatu gabeko natura ikusgarria, Amerikar mendebaldeko zinezko country bibrazioak eta  bertakoen berezko abegikortasuna. Eta, gehiengo errepublikarra duen cowboy gune honetan, euskal komunitate aktibo eta eraginkorra.

[Artikulu osoa, gaztelaniaz, hemen]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia