euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idahoko BSU Unibertsitateak historialari bat behar du bere Euskal Ikasketa Zentroko buru izan dadin

2009/12/22

BSUko Euskal Ikasketa Zentroaren webgunea.
BSUko Euskal Ikasketa Zentroaren webgunea.

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetan, Idahoko Boise State University (BSU) delako unibertsitatea euskal gaietan espezialdutako historialari baten bila ari da, bertako Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari izan dadin. Urtebeterako kontratu berriztagarria da eta hautagaiek irakasle zein kudeaketa eta administrazio aldetik eskarmentua beharko dute izan, hobe doktore gradua badute eta ingelesarekin batera euskara, gaztelania edota frantsesa mintzo badute. Irakasle zein kudeatzaile beharko du aritu, harremanetan Unibertsitateko, nazioarteko eta euskal komunitatearen barruko baliapide eta instantziekin.

Boise, Idaho, AEB. Boise State Unibertsitateko (BSU) Gizarte Zientzien eta Gai Publikoen Fakultateak deiturik, deia luzatzen zaie interesatuei, honako ezaugarriak dituen eta urtero berriztagarria izango den Lektore arduradun / Euskal Ikasketa Zuzendari postua betetzeko.

Lektore arduradun / Euskal Ikasketa Zuzendari
Historia Departamentua
Search # SS-0005-90

Ardurak:

Euskal Ikasketa Zentroko programetan aritzea (%60)

-Euskal Ikasketen Nazioarteko Partzuergo bat sortzen, koordinatzen eta kudeatzen laguntzea
-Euskal Ikasketen Urtekari bat sortzen laguntzea
-Euskal Ikasketa Biltzarrak antolatzea
-Lankidetza estuan aritzea Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearekin, Euzkaldunak-ekin (Boiseko Euskal Etxea), Boiseko Ikastolarekin, Eusko Ikaskuntza, Euskosare eta gainerako bertako, eskualdeko eta nazioarteko erakundeekin BSUren Euskal Ikasketa Programa euren artekoa izan dadin
-Euskal Ikasketen webgune bat sortzen eta mantzentzen laguntzea

Irakasle Euskal Ikasketen Minor delakoan (%30)

-Sei kreditu irakastea Euskal Ikasketa Minor-ean
-Praktikak (internship) koordinatzen laguntzea Euskal Museoa, Oinkari Dantzari Elkartekoekin eta Boisreko Ikastolarekin

BSUren Nazioarteko Programetako lana (%10)

-Koordinatzen laguntzea nazioarteko erakunde lankideekin egiten diren profesionalen, irakasleen eta ikasleen trukeetan

Gutxienezko eskakizunak:

-Historiako gradua
-Euskal Ikasketen arloan akademikoki lan egin izana
-Eskarmentua irakasle eta kudeatzaile (administrazio) lanetan
-Eskarmentua beka eta dirulaguntzak eskatzen, lortzen eta kudeatzen
-Eskarmentua komunitateko elkarte eta erakundeekin elkarrekin lan egitekoa

Hobetsiko diren ezaugarriak:

-Historian doktore izatea
-Euskara, gaztelania edota ingelesa menperatzea
-Eskarmentua diziplina arteko eta nazioarteko kolaborazio lanetan

Pertsona interesatuek eskabide gutuna, kurrikuluma eta hiru erreferentzia profesional bidali beharko dituzte, hona helbidera:

Guen Johnson
Universidad Estatal de Boise
Departamento de Historia
1910 University Drive
Boise, Idaho 83725-1925

-BSUren webgunea: www.boisestate.edu
-BSUko Basque Studies: http://basquestudies.boisestate.edu
-deialdiaren xehetasunak: hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia