euskal diaspora eta kultura
2012/10/15
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Boise State University-ko Basque Studies Program ikasketa zentroa NABOren kide bezala onartu zuten Ipar Amerikako euskal etxeen federazioko kideek iragan urriaren 6ean Mountain Home herrian egin zen bilkuran. Zentro honek euskal kultura, hizkuntza, historia eta erronka politikoak ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu eta horretarako Idaho estatuko euskal komunitate handiaren sostengu garrantzitsua du. Euskal Ikasketa Programak lankidetza estua du Cenarrusa Foundation for Basque Culture elkartearekin. Idahoko Estatu Idazkari izan zen Pete Cenarrusa bizkaitarrak sortu zuen 2003an fundazio hau.
BSUko Basque Studies Program zentroak Euskal Ikasgaietan diplomatura egiteko aukera ematen du. Diplomatura hori egiteko ikasleek Oinarrizko Euskara I eta II ikasgaiak egin behar dituzte, eta hautazko bat aukeratu zentroak eskaintzen dituen 23 ikasgaien artean. Gaiak askotarikoak dira: Euskara Aurreratua, Euskal Dantza, Politika, Kultura, Artea Euskal Herrian, Literatura, Zinea, Euskal Emigrazioa AEBetara... (ikasgaien zerrenda, hemen). Euskal Ikasgaietan ziurtagiria ere eskura daiteke; horretarako aipatu ikasgai horien artean gutxienez hamar bete behar dira.
2012ko Udazkeneko ikasgaiak ematen dituzten irakasleen artean AEBetako euskal komunitateko kide ezagunak daude: Nere Lete, John Ysursa, Lisa Corcostegui, Xabier Irujo, Dave Lachiondo eta John Bieter, besteak beste.
Aurtengo Udazkeneko eta 2013 Udaberriko ikasgaien zerrenda, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus