euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idahoko hiriburua prest da uda honetan Euskal Herriko hainbat gazteri harrera egiteko bere baitara

2011/06/23

Boise 'etxe' bihurtuko da Euskal Herriko zenbait gazterentzat uda honetan
Boise 'etxe' bihurtuko da Euskal Herriko zenbait gazterentzat uda honetan

PUBLIZITATEA

Boise 'etxe' bihurtuko da uda honetan Euskal Herriko zenbait gazterentzat, Idaho eta Euskadiko ekimenen artean adostutako programa pare bati esker. Alde batetik, Kyle Harbacheck Young Boiseko egoiliarra bertako nerabeentzako Euskal Herriarekiko truke programa bat gauzatzen saiatzen ari da eta, bestetik, Benan Oregi ere, Gasteizko Olabide Ikastolako guraso eta lehendakaria, ezaguna oso atzerriko euskal komunitateetan Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzan teknikari gisa egiten duen lana dela-eta, truke programa bat antolatzen ibili da Olabide eta Boiseko eskola biren artean.

Boise, AEB. Kyle Harbacheck Young Boiseko egoiliarra Boise eta Euskal Herriaren artean nerabeentzako truke programa bat gauzatzen ari da saiatzen, Euskal Herriko gazteak Boisera ekarriz, eta Boiseko gazteei Euskal Herria bisitatzeko eta euren ahaide europarrak ezagutu eta euskal kulturaz eta hizkuntzaz eskarmentua hartzeko aukera emanez. Euskal Herriko gazteak ekainaren 24tik uztailaren 24ra egongo dira Boisen. 

Guztiak 15 eta 17 urte arteko gazteak dira. Izan ere, antolatzaileak egunean zehar familiako norbait etxean duten harrera familien bila dabiltza, ikasle gonbidatua beti norbaitekin egon dadin. Harrera familia hauek 275 dolarreko saria jasoko dute hilabeteko gastuei laguntzeko. Euskal Herriko haurrek Boiseko kulturaren inguruan arlo desberdinetan eskarmentua har dezaten asteburuko txangoak aurreikusi dira. Argitasunak emateko, Kyle Harbacheck-ekin harremanetan behar da ipini (208) 340.9679 zenbakira deituz edo kyle.harbacheck@gmail.com helbidera idatziz,

Bestalde, Benan Oregi, Gasteizko Olabide Ikastolako guraso eta lehendakari denak Euskadiko eta Boiseko bi eskolen arteko zubia eraikitzeko ahaleginetan ari da. Oregi pertsona ezaguna da atzerriko euskal komunitateen artean Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako arloan Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzan teknikari gisa garatzen duen lana dela-eta. 

Oregi Boiseko Bishop Kelly Institutuko Cathy Clarkson irakaslearekin eta Rich Raimondi zuzendariarekin kontaktuan jarri zen ikasle truke bat antolatzeko Gasteizko ikastola horren eta Boiseko institutu katoliko honen artean. Ondorioz, lau neska eta irakasle bat harrera-familiekin egotera abiatuko dira Boisera uztailaren 20an. Oregik truke-programa, arrakasta izanez gero urterokoa bihurtzea nahiko lukeela adierazi dio EuskalKultura.com-i. Hurrengo udan Boiseko ikasleak Gasteizera bidaiatzea planeatu dute. 

Olabide Ikastola familiek osatutako kooperatiba bat da. Euskal hizkuntza eta kultura sustatzea helburu 1963an hasia, gurasoak kooperatibako partaide dira eta, beraz, bertako bezero eta aldi berean jabe dira euren haurrak ikasle diren bitartean. Eskolak bere bigarren EFQM Bikaintasun Saria lortu zuen 2010ean. Ikastolako berri gehiago, www.olabideikastola.com edo www.olabide.com webguneetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia