euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibil2d telebista saio berriak Euskal Herriko bazterrak internet bidez ezagutzeko aukera ematen du

2011/03/08

Jon Gomez Garai, Ibil2d saioaren aurkezlea
Jon Gomez Garai, Ibil2d saioaren aurkezlea

PUBLIZITATEA

ETB1 kateko Ibil2d saioak Euskal Herrian zehar osterak egiteko parada ematen dio ikusleari, eta saioa zuzenean telebistaz ikusteko aukera ez dutenek, sarean segitu ahal izango dute saio osoa, Eitb.com webgunean. Joan den larunbatean estreinatu zen saioa, Urduñatik Nerbioi ibaiaren sorbururako bidea eginez. Ibil2d-k badakar hainbat berrikuntza: alde batetik, mapak, GPS eta errealitate areagotu bidez jarraitu ahal izango baitituzte ikusleek Jon Gomez garai aurkezlearen pausoak, eta bestetik, saioak sare sozialetan sustatuko duen ikusleen partaidetza, argazkiak, komentarioak eta ibilbideen proposamenak bilduz.

Donostia-San Sebastián. Larunbatero emititzen da ETB1en Ibil2d (irakur Ibilbide) saioa, 21:30etan. Jon Gomez Garai aurkezlearekin batera, Euskal Herriko txoko eta bazter ugari ezagutu ahal izango dituzte saioaren ikusleek eta leku horietako biztanleen eskutik jakin ahal izango dute bertako historia, istorio eta berezitasunen berri. Zuzenean ikusi ezin duenak, saioaren blogean ikusi ahal izango ditu atal guztiak.

Baina horrez gain, saioak baditu ezaugarri berezi batzuk. Ikusleen parte hartzea bultzatzea du helburu eta horretarako hainbat tresna erabiliko ditu. Alde batetik, saio bakoitzean ikusitako eta erakutsitako toki esanguratsuenak mapa gainean jarriko ditu eta GPS arrastoa ere internet bidez jaitsi ahal izango du nahi duenak. Bestetik, errealitate areagotua delako teknologiaren bidez, mugikorraren kameraren bitartez inguruari begiratu ahala pantaila gainean bisita daitezkeen tokiak ikusi ahal izango dira. Smartphone-ean Layar edo Wikitude nabigatzaileak instalatu behar dira horretarako. 

Sare sozialetan ere

Saioak ahalegin berezia egingo du Twitter eta Facebook sare sozialen bitartez, ikusleen eta saioa egiten dutenen arteko hartu-emana sustatzeko. Ibilbidea egiten duten ikusleek euren argazkiak, iruzkinak eta proposamenak partekatu ahal izango dituzte bertan. Ibilbide berriak ere proposatu ahal izango dituzte, saioak oraindik ere grabatzen ari baitira.

Aukera polita Euskal Herria hobeto ezagutzeko, baita Diasporatik hurreratzeko zailago daukaten lagunentzat ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia