euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibarretxe lehendakariak bakearen aldeko eskultura inauguratu zuen Kolonbian, Bogotako Euskal Etxean

2007/10/15

Lehendakaria Bogotako alkate Luis Eduardo Garzonekin Euskal Etxean (argazkia J. Bernardez)
Lehendakaria Bogotako alkate Luis Eduardo Garzonekin Euskal Etxean (argazkia J. Bernardez)

PUBLIZITATEA

Ibarretxe lehendakariak Kolonbian eman dio bukaera Hegoamerikan egin duen bidaiari. Ostegunean heldu zen lehendakaria Kolonbiara eta bertan eman zituen hiru egunetan Kolonbiako agintari eta euskaldunen ondorengoekin bildu zen. Ibarretxek Xabier Santxotena eskultore nafarraren Bakearen aldeko eskultura bat inauguratu zuen Bogotako Gernika parkean, Euskal Etxeak gonbidatuta. Lehendakaria euskal jatorridun enpresariekin ere bildu zen.
Xabier Santxotena nafarraren bakearen aldeko eskultura ez zen garaiz iritsi eta eguraldi kaxkarra zela medio Gernika parkean egin behar zuten inaugurazioa Euskal Etxean burutu zen. Bertan izan ziren Santxotena bera, Ibarretxe lehendakaria eta Bogotako alkatea, Luis Eduardo Garzón. Ekitaldian Ibarretxe lehendakariak Bogotan Gernika izena duen plaza bat izateak sortzen zion zirrara azaldu zuen eta eskerrak eman zizkion kolonbiar herriari euskaldunak besoak irekita hartu zituelako garai latzak bizitzen ari zirenean.

Eskulturak 'giza eskubideei omen egiten die, Jesus de Galíndez eredu hartuta' eta 'bi herrian arteko besarkada islatzen du, egileak Bogotan azaldu zuenez. Hiru metrotako altzairuzko eskultura Bogotatik gertu dagoen Mosquera hirian egin dute eta Santxotena berak zuzendu du prozesua azken egunotan. Kolonbian egin duen egonaldia Ibarretxe lehendakaria Francisco Santos presidenteordearekin bildu da eta euskal jatorridun enpresarien Emprebask elkartearen sorreran gonbidatu nagusia izan da, besteak beste.

Euskal Astea Antioquian

Euskal komunitateak indarra du Medellin hirian eta Antioquiako Unibertsitatean II Euskal Astea egin zuten irail bukaera aldera. Antioquiako Euskal Ikasketen etxeak antolatu zuen ekitaldia eta Jesús Arriola, euskal jatorridun musikaria, omendu zuten berak sortutako Fundación Universitaria de Bellas Artes-en.

[Goiko irudietan II Euskal Astearen une desberdinak (argazkia Euskal Ikasketen Antioquiako Etxea)]

Unibertsitatean euskara eta euskal kulturari buruzko mintzaldiak eskaini José Miguel Ramírez irakasleak. Ramirezek sei hizkuntza hitzegiten ditu, horien artean euskara, eta euskal hizkuntzaren ezaugarriak eta historia azaldu zituen. Ramirezek, gainera, euskararen eragina duen Antioquiako herri hizkera bat ere izan zuen mintzagai. Beste ekitaldiak euskal inmigranteei buruzko argazki erakusketa eta euskal gastronomia jardunaldiak izan ziren.


Lotura interesgarriak

Bogotako Euskal Etxea
www.euskaletxeacolombia.com

Medellingo Euskal Ikasketa Zentroa
www.vascocentro.6x.to

Kolonbiar koru batek euskaraz abestuz hartuko du Ibarretxe
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 11an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia