euskal diaspora eta kultura
2013/07/12
PUBLIZITATEA
Ilargi Izar de la Fuente/Bilbo. Euskadiren lehenengo arazoa ez da independentzia, Euskal Autonomi Erkidegoak Espainiarekiko duen dependentzia baizik. Honako erabateko hitzekin agertu zen atzo Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia País Vasco, ¿un nuevo estado? Cataluña, ¿un nuevo estado? (Euskadi, estatu berri bat? Katalunia, estatu berri bat?) liburuaren aurkezpenean. Liburuan partaide da Ibarretxe, politika munduko beste zenbait egilerekin, tartean Jon Azua lehendakariorde ohia, Euskal Komunitateekiko Harremanetarako zuzendari ohi Josu Legarreta eta EHUko Nazioarteko Zuzenbide katedradun Juan Jose Alvarez.
Txalo artean errezibitu eta agurtu zuten Ibarretxe jendez mukurrutik haratago zegoen Bilboko Carlton Hoteleko aretoan. Berea duen mintzatzeko modu bereziarekin hitz egin zuen eta onartu zuen partaidetza-liburua izan den honen aurkezpenak ez ziela ihes egingo bere gogoeta "probokatzaileei". Izan ere, berretsi egin zuen azken boladan Eusko Jaurlaritzatik --hau ere nazionalisten eskuetan-- plazaratzen ari den diskurtsoa, Espainia markatik urrundu nahian, eta ezinbestekotzat berretsi zuen euskal ekonomia eta enpresek euren berezko lekua izatea europar merkatuan eta munduan.
Emendatu zuen gainera --Oveja Negra argitaletxe hegoamerikarrak Bogotako Euskal Etxearekin lankide argitaratu duen liburuak izenburuan plazaratzen duen galderaren aurrean-- "euskal estatu independente bat ez dela bideragarria, bideragarri ez diren bezala ez estatu espainiar independentea ez eta frantsesa, ezta alemana ere egungoa bezalako mundu globalizatuan".
"XXI. mendeko demokrazia falta" salatzen du, ez baitzaie erabakitzen uzten euskal eta katalan herriei. Hala ere, Euskal Herriak bere kultur nortasuna defendatzearen aldeko apustua berretsi du, esan duenez, "Europa barnean nortasun propioa izateko proiektua bai litzatekeelako bideragarria, desiragarria izateaz gain, geurea den marka bat ez badugu munduan, argi baikoaz". Ibarretxek ez dio muzin egin bere diskurtsoan kritikatuak diren europar eta espainiar politikez hitz egiteari, gogoratu duenez "XXI. mendean demokrazia falta baitago" euskal eta kataluniar gizarteengan -euren etorkizunaz ere eztabaidatzen da aurkeztutako liburuan-- hala "inokulatzen" baita errespetatzen ez denean bi komunitateek erabaki dezaketena, "euren geroa Madrilen erabakiko baita, hori da Espainiako demokraziaren egiazko gabezia".
Liburuaren aurkezpena euskal nazionalismoaren eta Ibarretxeren zale diren jendeek osatutako taldeska esanguratsua bildu da, baita ere Eusko Legebiltzarreko buru ohi Juan Maria Atutxa, Tontxu Campos Hezkuntza sailburu ohia, euskal ganberako egungo buru Bakartxo Tejeria, Miren Azkarate Kultura sailburu ohi eta egun Donostiako Udalean zinegotzi den Miren Azkarate edo Jon Recondo Kirol zuzendaria.
(2013-07-11ean El Pais-en argitara emana)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus