euskal diaspora eta kultura
2011/07/27
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Ibaimusic.com atariak euskal musikaren denda digitala izan nahi du eta, asmo horrekin, ekimen honen sustatzaileek bertara bildu dute Euskal Herrian egin den musika gehiena. Atariaren katalogoan 17 euskal diskoetxeren produktuak daude, orotara 1.300 disko eta 17.000 kanta.
Horrez gain, atariak musika estilo desberdinetako pieza ugari biltzen ditu eta baita ere aspaldi deskatalogatutako kantuak eta disko bitxiak. Herri musika, folka, musika klasikoa, pop, rock, jazz... "denek dute lekua Ibaimusic.com-en" eta katalogoa astero aberastuko dute, atzo Bilbon egin zen aurkezpenean Agustin Oiarzabal eta Luis Ruiz sustatzaileek azaldu zutenez.
Kantuak zein diskoak bi formatutan deskargatu ahal izango dira: mp3 formatuan edo FLAC delakoan (Free Losseles Audio Codec). Azken honek kalitate hobea eskaintzen du. Kalitateak, noski, prezioan ere eragina du: mp3 formatuan abesti bakoitza 0,99 eurogatik jaitsi daiteke, eta diskoek 8,99 euro balio dute. FLAC formatuan abestiaren prezioa 1,19 eurokoa izango da eta diskoarena 10,99 euro. Disko osoa erosten duenak disko horren azala, letrak eta kredituak ere jaitsi ahal izango ditu. Erosketak kreditu txartelaren bidez ordaindu ahal dira.
Webguneak eskaintzen duen beste berrikuntza garrantzitsu bat zer da: diskoetxerik ez duten talde eta kantariek zuzenean euren lana salgai jartzeko aukera izango dutela. Sortzaileek banaketa eta marketing tresna bikaina izango dute www.ibaimusic.com-i esker, mundu osoko erabiltzaileek jaitsi ahal izango dutelako euren musika.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus