euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibai'ko Izarra Euskal Etxeko "txaranga"k gizataldeen desfilea animatu zuen Concordiako Immigranteen Jaian

2019/09/19

'Lantzeko Inauteriak' Concordioko Immigrantearen Jaian
'Lantzeko Inauteriak' Concordioko Immigrantearen Jaian

PUBLIZITATEA

Concordia, Argentina. Joan den asteburuan egin da Concordian, Entre Rios Probintziako Immigrantearen Jaialdia. Festaren 26. edizio honetan eta urtero ohi bezala, Ibai’ko Izarra Euskal Etxeari egokitu zaio Euskal Herriaren ordezkari izatea eta ondo baino hobeto egin zuen elkarteak bi agertokitan banatuta gainera: tauletan eta kultura eta gastronomia standean. Gastronomia arloan, Euskal Etxeak urteroko mailari eutsi zion, arroza itsaskiekin eta txorizoa sagardo erera zerbitzatuz. Izan ere, Euskal Etxeko lagunen esanetan, azken hau, adibidez, “jaira urtero etortzen den jendeak behin eta berriro eskatzen digun gure klasikoa da”.

Oholtza gainean, bi txandatan aritu ziren euskal dantzariak. Txikiek ‘Lantzeko Inauteria’ dantzatu zuten. Ondoren, Gazte Lurra taldeko dantzari helduek ‘Eskalapoi’ eta ‘Durangoko Arkuak’. Eta euskal dantzen emanaldiari amaiera emateko, ‘Arin Arin’ eta Kalejira dantzatu zituzten elkarrekin heldu eta txikiek.

Immigrantearen Jaialdiko une bereziena edo berezienetako bat bederen, kolektibitateen desfilerako euskal gizataldeak prestatutakoa izan zen: Herriko "Timoteo Castañeda" bandak lagundu zituen Euskal Etxeko lagunak eta musikari taldea ‘euskal txaranga’ bihurtu zen "La Vaca" eta kalejirak jotzeko. Jaiaren

Argazki gehiago, hemen. (Argazkien egile dira Sebastián Pittavino, Cristela Schneider, Mariano Encina eta Euskal Etxeko kideak)


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia