euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iazko edizioko hutsunearen ondotik, Montpellier-ko Euskal Etxeak igandean berreskuratuko du Urteroko Besta

2021/09/22

PUBLIZITATEA

Montpellier, Frantzia. Udaldia atzean utzirik, ikasturte berriarekin ekitaldi presentzialak berreskuratzen doaz eta Montpellierko euskaldunek, 2020ko besta COVID-19 egoeragatik bertan behera utzi bazuten ere, prest daude aurtengoan ilusio berrituz ospatzeko, datorren igandean izan ere, irailaren 26an. Bertako 'Eskualdunak' Euskal Etxeak Hendaiako 'Kantu' gizon-abesbatza gonbidatu du eta musikagile ere Euskal Herritik etorritako Jean-Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy arituko dira inguru osoko euskaldunen alaigarri.

Igandeko giroa berotzeko, larunbatean, iluntzeko zortzietan, Kantu abesbatzak euskal kantu herrikoi kontzertua eskainiko du Clapiers-ko Jean Penso kultura espazioan, sarrera libre, borondatearen truke.

Igandean, berriz, ateak, leku berean, 10etan zabalduko dira, 10:45etan hala nahi dutenek meza entzun ahal izango dutelarik, ohi bezala aita Mounhok emanik. 11:45etan aperitifaren tenorea heldu da eta horrekin batera ohiko euskal kantu eta dantzak. 13:00ak irian bazkariaren tenorea hasiko da eta ez dira faltako euskal kantuak eta animazioa.

Beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea. Txartelak 30 euro, haurrak 12, eta ikasleak kitorik.

-Euskal Etxearen emaila, 34eskualdunak@gmail.com
-Webgunea, http://www.eskualdunak34.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia