Santa Rosa, Argentina. Iaz Santa Rosan estreinekoz antolatutako Gizataldeen Festak hamabost bat mila jende bildu zituen, hasierako aurreikuspenak bi milakoak baziren ere, adierazi dute antolatzaileek. Horrek bultzatuta, elkarte eratzaileak datorren apirilaren 7rako iragarri du La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa, euren helburua delarik aurreko edizioan bertara bildu ez ziren gizataldeak aurtengora biltzea. Iragarpena Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen egoitzan egin da, El Diario de la Pampa egunkariaren irudiak erakusten duenez.
Talde antolatzaileko kide dira arabiar, euskal, espainiar, umbriar, hegoaldar, piamontar, aleman, boliviar, trentotar, italiar eta liguriar komunitateak,
Topaketa Horacio del Campo zelaian egingo da, Toay-n, Santa Rosatik hamar bat kilometrora.