euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ia ehun lagun bildu ziren Brasilen Insaurriaga familiaren bigarren urteroko topaketan

2013/04/16

Bilkuraren antolatzaileek kartel ofizialarekin argazkia atera nahi izan zuten (argazkia Insaurriaga)
Bilkuraren antolatzaileek kartel ofizialarekin argazkia atera nahi izan zuten (argazkia Insaurriaga)

PUBLIZITATEA

Iragan apirilaren 14ean Eugenio Jose Insaurriagaren 87 ondorengo bildu ziren Brasilgo Monte Bonito herrian, Rio Grande do Sul estatuan. Sendi honek egiten duen bigarren topaketa izan zen eta, aurten, gonbidatu berezi gisa, Rio Grandeko Euskal Etxeko ordezkaritza bat bertaratu zen. Arrakastatsua izan zen bilkura eta senitartekoek urtero martxoaren bigarren igandean biltzea erabaki zuten. Hurrengo ediziorako Insaurriagatarrei buruzko liburu bat ari omen dira prestatzen, familiaren adar brasildarraren genealogia eta istorioak jasoko dituena.

Monte Bonito, Brasil. Brasilgo Insaurriaga familiak iragan apirilaren 14ean egin zuen bere bigarren topaketa. Ekitaldiak erantzun bikaina izan zuen; orotara 87 lagun bildu baitziren bertara. Rio Grande do Sul estatuko Monte Bonito herrian egin zen bilkura eta, hori dela eta, Rio Grandeko Euskal Etxeko ordezkaritza bat ere bertan izan zen, Ana Luiza Etchaluz presidentea buru zelarik. 

Bilkuraren antolakuntzaren arduradun eta sustatzaile nagusia Elimar de Castro Insaurraga izan zen. Ana Luiza Etchaluzen esanetan bera da "sendi honetako matriarka, eta Laimirian Insaurriaga, Sandra Insaurriaga eta Eduardo Insaurriga lehengusuekin batera, ekitaldia posible egin zuena".  Bilkuran, familia honetako zenbait belaunaldi bildu ziren: partaide nagusienak 92 urte zituen (Tia Enalda) eta gazteenak, 4 (Fatima txikia).

Brasil Familia Insaurriaga 2013

[Insaurriaga familiaren bilkura parte hartu zuten senitartekoak eta Rio Grande do Sul Euskal Etxeko Ana Luiza Etchaluz (argazkia RioGrandeSulEE)]

Marka utzi zuen hargina

Brasilgo Insaurriagatarren historia Eugenio Jose birraitonarekin hasten da. 1840ean heldu zen Brasilera, Huescatik, eta Maria Antonia dos Santos Insaurriaga emaztearekin 11 seme-alaba izan zituen.

Hargina zen Eugenio Jose eta Pelotas hiriko hainbat pasealekuetako harriak jartzea egokitu zitzaion. Familiako ikertzaileen esanetan, zehaztasun handiko ebaketak egiten zituen eta, oraindik ere, horien marka ikus daiteke Pedro Osorio plazan.

Rio Grande do Sul Euskal Etxeak bilkurako argazkiak argitaratu ditu bere Facebook orrian, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia