euskal diaspora eta kultura
2012/12/26
PUBLIZITATEA
Uztaritze, Lapurdi. Euskal Kultur Erakundeak kudeatzen duen www.eke.org atariak sarean argitaratu ditu Jo Maris konpositoreak eta musikariak egokitu eta sortu dituen euskal kanturen hainbat partitura, mundu osoko euskal kantuzaleek erabil ditzaten.
Partiturak Jo Maris partituta fondoan dira eskuragarri, eta PDF, MIDI edo Sibelius formatoan jaitsi daitezke. Abestien zerrenda luzea da, eta euskal kantuez gain badira zenbait erdal abesti ere. Kasu batzuetan abesti bera bertsio desberdinetan agertzen da, adibidez "Agur Jaunak" (lau ahots misto, Lesbordes...) edo "Aita Gurea" (Madina, Madina ahots misto...).
Erabilpen baldintzak
Artxiboa publikoaren eskura jartzen dute EKEk eta Joseph Marisek; ez hori bakarrik, harmonitzaileak azaldu duenez, apurka apurka abesti gehiago gehituko ditu. Marisek obra hauek "libreki banatuak eta erreproduzituak izan daitezen" onartzen du, baina aldaketak egin nahi izanez gero berarekin harremanetan jartzeko eskatzen die erabiltzaileei. Horretarako, idatzi e-maila hona.
Azkenik, obrak publikoaren aitzinean ematen badira, hau da, "abesbatz batek erabiltzen baditu, adibidez kontzertu batean", deklaratu egin beharko zaizkio SACEM erakundeari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus