euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Urchueguia Lasarteko alkate sozialista izenda dezakete gaur bertan Euskadiren Ordezkari Txilen

2010/02/23

Euskadiren Txileko ordezkari berria, Ana Urchueguia sozialista (Donostia, 1952), Lasarteko Udalaren webguneko azalean agertzen den argazkian. Ia 25 urte daramatza Uruchueguiak Lasarteko alkate
Euskadiren Txileko ordezkari berria, Ana Urchueguia sozialista (Donostia, 1952), Lasarteko Udalaren webguneko azalean agertzen den argazkian. Ia 25 urte daramatza Uruchueguiak Lasarteko alkate

PUBLIZITATEA

Lasarten azkeneko ia 25 urtetan alkate izan den Ana Urchueguia izendatuko du gaur seguruenik Eusko Jaurlaritzak Euskadiren Txileko Ordezkaria, Txile bera eta Peru lan-esparru. Azken orduko atzerapenik sortzen ez bada, izendapena gaur egin, eta aste honen hondarrean buletin ofizialak (EHAA) argitaraturik, prest legoke, Lasarteko alkatetzan eman beharreko pausoak eman ondoren, Txileko Santiagon lanean hasteko. Honela, munduko Euskadiren Ordezkaritzen egituran, Estatu Batuetakoa geratzen da une honetan bakarra betetzeke, nahiz eta Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak duela bi aste segurtatu zion New Yorken EuskalKultura.com-i, Estatu Batuetako ordezkariaren izendapena bizpahiru asteko kontua zela, pertsona hautatua dagoeneko, baina orain arteko lanak uzteko bidean.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia