euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Hurrengo geltokia" estreinatu dute Berlinen, Legorretan grabatutako frankismopeko urteei buruzko dokumentala

2016/10/27

'Hurrengo geltokia' filma eman dute Berlinen joan den larunbatean bertako Euskal Etxearen eskutik (argazkia Cristina Mtz. Sacristán-Deia)
'Hurrengo geltokia' filma eman dute Berlinen joan den larunbatean bertako Euskal Etxearen eskutik (argazkia Cristina Mtz. Sacristán-Deia)

PUBLIZITATEA

Berlingo Euskal Etxeak gonbitea zabaldu zuen joan den larunbatean Berlingo Lichtblick Kino zinemako saiora joan eta "Hurrengo geltokia" dokumentala ikusteko. Ekitaldian egon ziren zuzendaria, Iban Zunzunegi, eta bi gidoilariak, Ion Diaz eta Oroitz Jauregi, Antton Altuna kamera, dokumentalean euren lekukotasuna emandako Legorretako zenbait herritarrekin batera. Baita Berlingo Etxeko lagunak, Leipzig-eko Euskara Irakurle Unai Lauzirika eta galderak eta iruzkinak egin zituen publiko interesatua.

Donostia-San Sebastian. Bertaratutakoen artean, Cristina Martinez Sacristan kazetariak saioari buruzko kronika bat idatzi eta argitara eman zuen atzo Deia egunkarian. Hemen irakur dezakezu.

"Hurrengo geltkia" dokumentalean 1936ko altxamendu militarraren eta gerra ondorenaren kontakizunaren berri ematen duten testigantzak jasotzen dira. Iban Zunzunegi Legorretarrak zuzendu du lana eta Jabier Muguruza musikari ezagunaren doinuak erabili ditu. Herritarrekin egindako elkarrizketekin ordu terdiko filma osatu da, baina aipatu behar da, dokumental guztietan gertatzen den legez, testigantzen bilduma askoz ere zabalagoa izan zela eta denera 40 elkarrizketa bildu zirela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia