euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hunkidura, poza, oroitzapena, esker ona: Texasek BMGko euskal beteranoen omenaldiko bideo eta argazki kronika

2023/03/02

Rafael Anchia hautetsi demokrata, Texaseko Ordezkari Ganberako kideei zuzentzen Ebazpena azalduz, atzean gehiengo errepublikanoko eta gutxiengo demokratako ordezkariak lagun dituela (arg THR TV)
Rafael Anchia hautetsi demokrata, Texaseko Ordezkari Ganberako kideei zuzentzen Ebazpena azalduz, atzean gehiengo errepublikanoko eta gutxiengo demokratako ordezkariak lagun dituela (arg THR TV)

PUBLIZITATEA

Austin, Texas, AEB. "Egun eta hitzordu polita, zeure historiaren zati bat berreskuratu eta belaunaldi oso batek egin zuena, euren ekarpena agerian utziz eta jendaurretuz, luzaz oharkabean pasatu den, baina benetan gertatu zen istorio bat, istorio asko, ezagutarazi eta partekatzea, hori izan da gaur egin duguna, euskaldunak ere, egungo euskal-amerikarren guraso eta aitona-amonak ere, faxismoaren eta totalitarismoaren kontrako ahalegin hartako partaide izan baitziren AEBko indar armatuetan, eta hori errekonozitu eta ohoratzea izan da Texasko Ordezkari Ganberaren ekitaldi honek izan duen zentzua".

Bigarren Mundu Gerrako (BMG) euskal jatorriko beteranoak eta euren ekarpena errekonozituz Texaseko Ordezkari Ganberak aho batez —kide demokrata zein errepublikano guztien sostenguz— onartutako Ebazpenaren inguruan, Euskal Herriko eta Estatu Batuetako ekimenek egin zuten bat. Texaseko Ordezkari Ganberako hautetsi den Rafael Anchia euskal-amerikarrak aurkeztu zuen gero Ganberak onartutakoa, eta Sancho de Beurko Elkarteak egindako ikerketa lana baliatu zuen horretarako, Pedro J. Oiarzabal ikertzaile buru, NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen federazioa lankide, eta BEO edo Basque Educational Organization bezalako elkarteak lagun. Partaide baita ere Eusko Jaurlaritza, Estatu Batuetako Euskadiren ordezkari Unai Telleria medio bertaratua, eta Texaseko Voces Oral History proiektuak ere bere zuzendaria medio bildu nahi izan zuen.


Ebazpenaren aurkezpena eta azalpena, Rafael Anchiaren eskutik, atzean eta inguruan alderdi demokrata eta errepublikanoko ordezkariak dauzkala sostengatzaile, batzuk gerra beteranoak, Ganbera osoaren sostenguarekin pasatu zen Ebazpena (irudia Texas House of Representatives TV)


Rafael Anchiak propio nahi izan zituen hitz batzuk euskaraz irakurri, bere arbasoen hizkuntza lehen aldikoz entzun zedin Texaseko Ordezkari Ganberan (irudia, Texas House of Representatives TV)


Texaseko Ordezkari Ganberaren saioa hasi aurretik, lore-sorta uztea eta ekitaldia egin zen bertako lorategietan dagoen Gerran eroritakoen oroitzapenezko monumentuaren aurrean. Ezkerretik eskuinera, Rafael Anchia Texaseko Ordezkari Ganberako kidea; Voces Oral History Center-ko zuzendari Maggie Rivas-Rodríguez; Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaile nagusi Pedro J. Oiarzabal; Mayie Petracek, NABOko diruzain eta ordezkaria; Euskadiren ordezkari Unai Telleria; eta Miren Carranza, aspaldi Texasen bizi den euskalduna eta Erbesteko Eusko Jaurlaritzako ordezkari Venezuelan izan zen Fernando Carranzaren alaba (argazkia SBE)


Texaseko Ordezkari Ganbera lorategiko ekitaldiko hizlariak (bideoa SBE)


Euskadiren ordezkari Unai Telleria eta Rafael Anchia bera hizlari (bideoa SBE)


Sancho de Beurko Elkarteak eta NABOk txapela oparitu zioten Rafael Anchiari haren Kapitolioko bulegoan. Argazkian, Pedro J. Oiarzabal, Rafael Anchía eta Mayie Petracek (irudia SBE)

Programak gaur segituko du, honako programarekin:

Martxoak 2
12:00
Topaketa eta freskagarriak
Gela 4N.10 Capitolio de Texas
1100 Congress Avenue
Austin, TX 78701
13:00
Mahai ingurua
Gela 3N.3
Moderatzaile
Rafael Anchia, Texas Estatu Ordezkaria, 103. Barrutia
Hizlari
Dr. Maggie Rivas-Rodríguez, Director Voces Oral History Center Texas
Hizlari
Dr. Pedro J Oiarzabal, Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaile nagusia


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia