euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hugo Andiazabal buru duen zerrenda bakarra bozkatuko da FEVAko hauteskundeetan apirilaren 23an

2016/04/18

2014ko Biltzarrean hautatutako Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com)
2014ko Biltzarrean hautatutako Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Zerrenda bakarra datorren larunbatean Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, FEVAko buruzagitza karguak berritzeko. 2014an hautatutako Hugo Andizabalek eta Javier Ederrak --egungo lehendakari eta idazkaria--  2014an lortutako karguak berresteko aurkeztuko dira. Diruzaintzarako hautagaia,  aldiz, Cristina Arregui rosariotara izango da. Biltzarra bukatutakoan, euskal etxeen bilera orokorrari ekingo zaio.

 

Buenos Aires, Argentina. Bi urtean behin, FEVAko buruzagitza gorena hautatzeko aukera dute Argentinako euskal etxeek. Prozedura horri jarraituz, 2016 honetan hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango dute egoera eguneratua duten euskal etxeek. Aurrekoan bezala, zerrenda bakarra aurkeztu da oraingoan ere eta aurreko agintaldiari jarraipena emanez, egun FEVAko lehendakaria den Hugo Andiazabalek eta Idazkaria den Javier Ederrak euren karguetan beste bi urtez jarraitzeko aurkeztu dira. Diruzaintzarako, berriz,  Cristina Arregui rosariotarra proposatzen dute.

FEVAren Estatutuek finkatu bezala, Lehendakari eta Idazkari karguekin batera Diruzaina ere berritu behar da. Gauza bera gertatuko da hautatuko diren lau batzordekide titular eta lau ordezkoekin. Kontu ikuskatzaileak, ordea, urtebete arituko dira euren karguetan. Hona, apirilaren 23an aurkeztuko den hautagai zerrenda:

-Hugo Andiazabal (lehendakari), kargu pertsonala (Arbola Bat, Junin)
-Javier Ederra (idazkari), kargu pertsonala (Union Vasca, Bahia Blanca)
-Maria Cristina Arregui (diruzain), kargu pertsonala (Zazpirak Bat, Rosario)

- Batzordekide titularra: Maria Susana Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarria (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Pedro Furrer Mendizabal, Gure Etxe Maitea, Olavarria  (bi urte)

- Batzordekide titularra: Carlos Alberto Michelena, Lagun Onak, Pergamino (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Martha Graciela Arrillaga, Lagun Onak, Pergamino (bi urte) 

- Batzordekide titularra: Maria Angeles Oñederra, Toki Eder, Jose C. Paz (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Martín Colombet, Toki Eder, Jose C. Paz (bi urte) 

- Batzordekide titularra: Maria Aranzazu Zubillaga, Euzko Etxea, Necochea (bi urte)
- Batzordekide ordezkoa: Diego Zubillaga, Euzko Etxea, Necochea (bi urte)

- Kontu ikuskatzailea: Ana Victoria Idigoras, Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes (urte bat)
- Kontu ikuskatzailea: Pablo Martin Pavesa, Guillermo Larregui, Chacabuco (urte bat)
- Kontu ikuskatzailea: Elba Lydia Mocoroa, Gerora, Cordoba (urte bat)

FEVAren Urteko Ohiko Biltzarra apirilaren 23an izango da Buenos Airesen, goizeko 9:30etan, Laurak Bat Euskal Etxearn egoitzan. Bilkuraren ondoren euskal etxeetako ordezkarien bilera egingo da. FEVAk gogora arazi du biltzarrean parte hartzeko, erakundeetako delegatuek euren instituzioaren baimen idatzia ekarri behar dutela eta euskal etxeek, parte hartzeko, euren Izaera Juridiko eguneratua behar dutela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia