euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Horrela bizi izan zen Euskararen Eguna munduan zehar: Bordele, Londres, Montevideo, Txileko Santiago...

2014/12/18

Valentziako Euskaltzaleok elkarteak euskaraz hizketan jarri zituen valentziarrak Euskararen Eguneko bideoan
Valentziako Euskaltzaleok elkarteak euskaraz hizketan jarri zituen valentziarrak Euskararen Eguneko bideoan

PUBLIZITATEA

Iragan abenduaren 3tik hona makina bat izan dira munduan zehar euskal etxeek ospatu dituzten Euskararen Eguneko ekitaldiak. Argentinakoak aurreko artikulu batean hasi gara biltzen; oraingo honetan nazioartetik jasotako argazki sorta batekin gatoz. Bordele, Valentzia, Kolonbia, Txile... Diasporak bikain zabaldu zuen nazioartean euskararen aldeko aldarria.

Donostia-San Sebastián. Valentzian, Euskaltzaleok elkarteak kalera atera zuen Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizuna eta euskaraz hizketan jarri zituen bai elkarteko kideak eta baita ere plazatik igaro zen edonor! Ikusi emaitza sarean banatu duten bideo eder honetan. Lan bikaina!

Diasporako beste makinatxo bat tokitatik ere jaso ditugu egunotan argazkiak: Jarraian doazkizue horietako batzuk bilduta (argazkian klik egin eta leku horretako festa edo ekitaldiari buruzko datu gehiago irakurri ahalko dituzue):


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia