euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Horacio Vega txefak emango duen sukaldaritza tailerrera gonbidatzen du Comodoro Rivadaviako euskal etxeak

2010/10/10

Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea' erakundeko dantza taldea Bigarren Mendeurreneko Gizataldeen Azokan
Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea' erakundeko dantza taldea Bigarren Mendeurreneko Gizataldeen Azokan

PUBLIZITATEA

Argentinako Patagoniako euskal etxe handienetako bat da Comodoro Rivadaviakoa. Ekintza ugari garatzen dira hegoaldeko euskal erakunde honetan, tartean, dantzak, abesbatza, eta kirolak. Komunitateari begirako ekintzak bultzatze aldera, orain, Comodoroko euskaldunek sukaldaritza tailer batean parte hartzeko gonbitea luzatzen diote herriari. Tailerra emateko ardura Horacio Edgardo Vega sukaldariarena izango da eta lekua, euskal etxea.

Comodoro Rivadavia, Argentina. Datorren urriaren 22an, eta iluntzeko 7etan, euskal sukaldaritza tailerra gauzatuko da Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea' instituzioan. Horacio Edgardo Vega txefak hiru orduko ikastaroa emango du ostiralean hogei pertsonarentzat. Biharamunean, eta kurtsoan parte hartzeko eskari zabala dela eta, klasea errepikatuko da eguerdi ostean. Hitzordua, euskal etxeko egoitzan izango da, Alsina kalean 446 zenbakian.

Larunbat gauean, berriz, euskal sukaldaritza erakusketa emango du Vega sukaldariak hiriko 'Malaspina' tabernan. Oraingoan, dastaketaz ere disfrutatu ahal izango dute jatetxera bertaratzen diren guztiek. 'Malaspina' taberna, Comodoroko erdigunean dago kokatuta, 9 de Julio, 859 zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia