euskal diaspora eta kultura
2010/05/19
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 'Argentinan Euskaraz' programak 20 urte betetzen ditu aurten eta urtean zehar garatuko diren mota askotako ospakizunak prestatzen ari dira arlo honetan diharduten lagunak. FEVAk antolatutako egitarauari jarraituz, joan den maiatzaren 10ean, 'Argentinan Euskaraz-en 20. urteurreneko' logotipoa diseinatzeko lehiaketaren emaitzak jakinarazi dira. Irabazlea, “Lore Gorria” goitizenarekin aurkeztu zena, Horacio Marotto Etxezahar diseinatzailea da. 'Zirkuluaren forma perfektu eta hautsiezina islatzen du. Hori gertatzen da zirkulua lotzen duten tentsioek indar handia daukatelako', azaldu dio Marottok EuskalKultura.com-i. 'Bi zirkuluk beraz, indar gehiago dute eta hori da nire ustez euskara: Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremana mantentzen duen ezin bananduzko indarra', adierazi du Euskaltzaleak-eko ikasle eta Askatasunaren Bidea erakundeko kide den Horacio Marotto Etxezaharrek.
[Horacio Marotto Etxezahar Euskaltzaleak-eko ikaslea]
Hogeita hemezortzi lan jaso dituzte FEVAko arduradunek eta euren esanetan 'guztien kalitateagatik, oso zaila egin zaie epaimahaikideei bat bakarra aukeratzea. Hori dela eta, nahiz eta lehenengo sari bakarra behar zen eman, beste bi lani ere onespena eman diote'. Epaimahaiak --FEVAko batzordeak, HABEko Jose Frantzisko Zinkunegik eta Fabiana Romano 'Argentinan Euskaraz'eko lehenengo taldeko kideak osatua-- aipamen bereziak egin dizkiete Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Daniel David Molinak eta Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea-ko Maria del Carmen Itceak aurkeztutako logotipoei.
Sari banaketari dagokionez, irabazleari zein bere euskal etxeari, eta baita aipamena jaso dutenei ere, datorren urriaren 31an emango zaizkie sariak, Mar del Platan, Euskal Asteko igandeko banketean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus