euskal diaspora eta kultura
2009/07/17
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Bi hitzetan aurkez dezagun, Markina ondoko Etxebarrin jaioa da Julian Celaya, nahiz eta zortzi urterekin Eibarrera pasatu zen bizitzera, aita bertako Alfa enpresan hasi baitzen lanean. Egun 59 urte dauzka eta zuzendari komertzial ibili izan da gehienbat lanean, baita lan-osasun prebentzio lanetan ere, enpresa munduan sartuta.
Ezkonduta, Barakaldon bizi da 1994tik eta bertakoa du emaztea. Bera ere Barakaldorekin identifikatu izan da sarritan, eta herriko Agrupazio Sozialistako kidea da. Diasporari dagokionez, badauka familia Argentinan --Rosarion eta beste leku batzuetan--, amaren lehengusuak. Urtetan harremanak familian harreman horri eutsi bazioten ere, geroago beheititu eta gaur egun galdua dute.
Burua eta pentsaera zabalik datorrela Diasporaren mundura dio, eta guztien laguntzarekin barneratuko dela alor honetan dauden egoera eta arazoetan, lagungarri izateko asmoz etorri baita. Datorren astean, NABOren Biltzar Nagusia dela-eta, lehenengo kontaktua izango du Diasporarekin eta euskal etxe batzuekin, San Frantziskora eta Boisera abiatuko baita. Hona Diasporari eskaini dion lehenengo agurra, geroago elkar zuzenean ezagutzekotan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus