euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hona Gaztemundu 2022ko partaideen izenak: 20 gazte Txile, Argentina, Kolonbia, AEB eta Uruguaiko Euskal Etxeetakoak

2022/10/20

Gaur eman du argitara EHAA buletin ofizialak 2022ko Gaztemunduko partaideen izenak biltzen dituen Ebazpena
Gaur eman du argitara EHAA buletin ofizialak 2022ko Gaztemunduko partaideen izenak biltzen dituen Ebazpena

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. EHAA buletin ofizialak gaur osteguna eman du argitara Ebazpena" 2022ko urriaren 7koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2022ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak" hautatzen dituena. Gorka Alvarez Aranburu zuzendariak sinatzen duen Ebazpena hemen irakur daiteke pdf bertsioan euskaraz, eta hemen bertsio elebidunean. Gogora dezagun Koronabirusak eraginda bi urtez bertan behera utzi ondoren, aurten 15etik 20ra igo duela Gaztemunduk partaide kopurua eta abenduaren 4tik 20ra bitartean egingo dela oinarria Gasteizen izanda, baina Euskal Herri osoko bazter eta herrialdeetan gaindi ibilita.

Hauek dira 2022ko edizioan hautatutako 20 gazteak, 13 neska eta 7 mutiko, herrialdeka Argentina (16) , Txile (1),  Kolonbia (1), Estatu Batuak (1) eta Uruguaikoak (1):

-Arando Mariana Lapridako «Lagunen Etxea» Euskal Etxea (Argentina)
-Arellano Gonzalo Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxea (Txile)
-Bilbao Anabela Arrecifeseko «Euskaldunak Denak Bat» Euskal Etxea (Argentina)
-Cabezas Jennifer Jorgelina José C. Paz-eko «Toki Eder» Euskal Etxea (Argentina)
-Cartasegna Valentina Mar del Platako «Denak Bat» (Argentina)
-Castañeda María Milagros Concordia Centro Vasco «Ibaiko Izarra» (Argentina)
-De Aguirre María Belén Buenos Aires Centro «Laurak Bat» Euskal Etxea (Argentina)
-Echeverry Juan Andrés Medellíngo Euskal Etxekoa (Kolonbia)
-Etcheverry Federico Emmanuel General Rodríguez-ko «Eusko Aterpea» Euskal Etxea (Argentina)
-Gómez Arralde Agustina Rosarioko «Zazpirak Bat» Euskal Etxea (Argentina)
-Flesher Jean-Jules Salt Lake Cityko Basque Club of Utah (Estatu Batuak)
-Iribarne Graciana Maite Necocheako «Euzko Etxea» Euskal Etxea (Argentina)
-Irusta Sofía Macarena Pergaminoko «Lagun Onak» Euskal Etxea (Argentina)
-Laborde Julieta Chascomús-ko «Zingirako Euskaldunak» Euskal Etxea (Argentina)
-Madarieta Agustina Córdobako «Gerora» Euskal Argentinar Kultur Elkartea (Argentina)
-Marín Renzo Gustavo San Nicolás-ko «Euzkal Etxea» EEa (Argentina)
-Onnainty Eugenio Villa Maríako «Euzko Etxea» Euskal Etxea (Argentina)
-Pacha Iosu Macachíngo «Euzko Alkartasuna» Euskal Etxea (Argentina)
-Sosa Aranzubieta Ileana Candela Olavarríako «Gure Etxe Maitea» Euskal Etxea (Argentina)
-Trigo Anita Pau Montevideoko «Haize Hegoa» Euskal Etxea  (Uruguai)

Ezetsitako eta kanpoan utzitako eskabideak zuzenean irakur daitezke EHAA-BOPVen.

Bost ordezkoen izenak, baldin eta norbaitek uko egin edo parte hartu ahal izango ez balu hauek dira, ordenean:

1.- Astrada Karen Villa Maríako «Euzko Etxea»
2.- Pacheco Lourdes Necocheako «Euzko Etxea»
3.- Acosta Magdalena Chacabucoko «Guillermo Larregi»
4.- Martínez Catalina Chascomús-ko «Zingirako Euskaldunak»
5.- Maliani Virginia Las Flores-ko «Loretako Euskaldunak»



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia