Macachin, Argentina. Gaur zortzi hasiko da Macachinen 2015eko Euskal Aste Nazionala eta Euzko Alkartasuna euskal etxeko lagunak azken xehetasunak ari dira prestatzen, hiria Diaspora argentinarreko jairik handienaren egoitza izan dadin. Ekintza nagusiak, asteburuarekin bat, urriaren 30 eta 31an eta azaroaren 1ean izango dira, eta hiru egun horietan ostatu eta otordu zerbitzu onena eskaini ahal izateko, gaur astelehena ipini da muga-egun gisa euskal etxeetako ordezkaritzek voucherr ak eros ahal izan ditzaten. “Janaria eta lo egiteko lekua behar izango dutenen jende kopurua gaur itxi nahi ditugu; horregatik informazio hori lehenbailehen eskuratu behar dugu”, eskatu dute Euzko Alkartasuna-koek.
Bestalde, eta jendearen partaidetza bultzatzeko, macachindarrek Danborradan parte hartzeko deia luzatu diete euskal etxeetako danbor-jotzaileei. Bahia Blancako Union Vascako irakasle Rosana Entizneren danbior nagusi (zuzendari), ikuskizuna larunbatean izango da, arratsaldeko 5:30etan, euskal etxearen aurrean. Danborradan parte hartuko dutenen datuak ere eskatu dituzte antolatzaileek: zenbat lagun eta zein euskal etxetakoak diren.
Eta azken berriei lotuta, Programa eguneratua kaleratu du 2015eko Argentinako Euskal AsteaK:
Astelehena, urriaren 26a
-17etan, ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa, Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrenaren baitan. Erakusketa astean zehar bisitatu ahal izango da. Lekua, Kultur Gela.
Asteazkena, urriaren 28a
-17etan, Euskal Jantzi tipikoei buruzko hitzaldia. Lekua, Kultur Gela
-18etan, Omenaldia euskal etxeko laguntzaileei. Lekua, Euzko Alkartasuna Hoteleko Jatetxea
-21:30etan, lagun arteko afaria. Lekua, Parrilla
Osteguna, urriaren 29a
-8:30etatik 5:30etara, Magdalena Mignabururen ‘Gure Arropa’ erakusketa. Eskoletako ikasleen bisita. Lekua, Kultur Gela
-17etan, Sukaldaritza Tailerra, Arantza Soraluceren eskutik. Lekua, Euzko Alkartasuna-ko sukaldea
-20etan, Euskal Zinea Carlos Gabilondorekin. Lekua, Kultur Gela
-22etan, lagun arteko afaria. Lekua, Parrilla
Ostirala, urriaren 30a
-7etan, ‘Jaiaren Izeba’ (sic) izeneko ibilbidea hirian zehar, euskal musiken erritmopean
-8etatik 11:30etara, ordezkaritzei harrera eta gosaria. Lekua, Parrilla eta Sukaldea.
-13etan, Bazkaria. Lekua, Macachin Kluba.
-15etan, Hondartzako Boleibola dantzariekin. Lekua, Polikiroldegia. Txangoa: Salinas Grandesera.
-16etan, Eusko Jaurlaritzako agintariei harrera: Josu Erkoreka, Herri Administrazio eta Justizia sailburua eta Gobernuaren bozeramailea; Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkaria; Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Aitor Diez Temprano, Irekia-ko ordezkaria; Silvia Palenzuela, Prentsa eta Komunikazio arduraduna; eta Mariana Satostegui, Euskadiren Argentin a-Mercosurrerako Ordezkaritzako Harreman Instituzionalen arduraduna. Lekua, Santa Rosako aireportua. Jaurlaritzaren izenean bertaratuko dira baita ere, baina beste iristera batekin, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria; Andoni Martin Kanpo Harreman teknikariak eta Buenos Aireseko Ordezkaritzako Joseba Bergaretxe
-17etan, Protokoloko bisita Oscar Mario Jorge La Pampako gobernadoreari. Lekua, Santa Rosako Gobernu Etxea
-17etan, Mikel Ezkerroren hitzaldia. Lekua, Kultur Gela
-19etan, Eusko Jaurlaritzaren agintarien bisita alkateari. Lekua, Udaletxea
-19etan, Felipe Zubizarretari eta Alejandro Iruretagoyenari omenaldiak. Lekua, euskal etxea
-19etan, plaka oroigarriak eta banderak, Gernikako Arbolaren aurrean. Lekua, Independentzia Plaza
-20:15etan, 2015eko Euskal Aste Nazionalaren hasiera: txupinazoa. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean
-20:40etan, Abesbatzen Topaketa. Lekua, Kultur Gela
-22:30etan, Afaria. Lekua, Macachin Kluba
-23:30etan, Erromeria, Maral taldearen kontzertua. Lekua, Kiroldegia.
Larunbata, urriaren 31a
-8etatik 11:30etara, ordezkaritzen harrera eta gosaria. Lekua, Parrilla eta Sukaldea.
-10etan, FEVAren bilera. Lekua, Atreuco Aretoa.
-10etan, Dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua, Taberna.
-11:15etan, Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailearen hitzaldia. Lekua, kiroldegia
-12:30etan, bazkaria. Lekua, Macachin Kluba.
-13etan, Pilota Txapelketa. Lekua, pilota lekua
-15etan, “Destreza Criollas”. Lekua, hipodromoa.
-16etan, Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren aurkezpena. Mondragon taldeko enpresarien mintzaldiak. Lekua, Kultur Gela.
-17:30etan, Umeen Banda, Danborrada, kalejira. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean
-19:30etan, Dantzaldia. Macachin Kluba
-23etan, Afaria (dantzariak, kiroldegian; laguntzaileak, 220 zenbakiko eskolan). Erromeria. Maral taldearen kontzertua. Lekua, Kiroldegia.
Igandea, azaroaren 1a
-8etan, Gosaria. Lekua, Sukaldea eta Eskola
-9etan, Meza. Lekua, Nuestra Señora del Rosario elizan
-10etan, Harri-jasotzailea. Lekua, Independentzia Plaza
-11:00etan, Plaza Dantzak. Lekua, Independentzia Plaza
-13:00etan, Bazkaria. Maral Taldearen kontzertua. Lekua, Macachin Kluba
-15:30etan, 2015eko Euskal Astearen amaiera. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean.
Euskal etxearen instalazioak (Kultur gela, jatetxea, sukaldea, kiroldegia eta parrilla) Parodi kaleko 340. zenbakian daude.
Euskal Asteaz informazio gehiago eskuratzeko, hauexek dira antolatzaileek ezarritako komunikatzeko bideak: