euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hogeitabat euskal hiztegi espezialdu gaztelera, ingeles eta frantses itzulpenekin sarean

2009/05/07

Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordea
Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordea

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak hogeitabat euskal hiztegi espezialdu argitaratu ditu, euskal hiztunei arlo desberdinetako termino zehatzak bilatu eta erabiltzeko aukera erraztu asmoz. Hiztegi bakoitzak arlo bat jorratzen du, adibidez garraioa, eraikuntza, informatika, arrantza, kirola, aisia... Hiztegiek hitz bakoitzaren gaztelera, ingeles eta frantsesko itzulpena ere ematen dute. Hiztegi hauek internet bidez kontsultatu daitezke Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren webgunearen bitartez. Euskalbar izena duen plug-in baten bidez, gainera, ordenagailuko nabigazio-barran Euskalterm eta beste hamaika hiztegi jarri daitezke.

Donostia-San Sebastián. Patxi Baztarrika, Hizkuntz Politikarako sailburordea, Jon Urrutia, IVAP-eko zuzendaria (Euskal Administrazio Publikoaren Institutua), eta Imanol Urbieta, UZEI erakundeko zuzendaria, besteak beste, izan ziren 21 hiztegi hauen aurkezpenean. Hiztegien helburua arlo desberdinetako euskal termino zehatzak jasotzea da: hala nola administrazioa, artea, arrantza, nekazaritza, garraio, informatika, aisia, kirola, filosofia, industria...

Hiztegiak paperean plazaratu dituzte, baina Euskal Herriko eta Diasporako erabiltzaileei bidea errazteko asmoz, Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren barruan sartu dituzte eta Euskalterm-en webgunean daude eskuragarri. Euskalterm-en webgunea hemen kontsultatu daiteke, baina zuzenean nabigazio-barran sartu nahi dutenek Euskalbar izena duen doako plug-in bat erabiliz egin dezakete (gure Lotura Interesgarrietan nola egin azaltzen dizugu).

Hauek dira 21 hiztegiak:

Hizkuntza-paisaia: Merkataritza eta Kontsumoa (esparru sozio-ekonomikoa)

1. Jatetxe, Taberna eta Kafetegieen Hztegia
2. Hipermerkatuetako Produktuen Hiztegia
3. Kirol-materialen Hiztegia
4. Merkataritza-guneetako Errotuluen Hiztegia
5. Bulego-materialen Hiztegia
6. Arropa-denden Hiztegia
7. Oinetakoen Hiztegia
8. Elektrizitate-denden Hiztegia
9. Altzarien Hiztegia
10. Iturgintza Hiztegia
11. Turismo Hiztegia
12. Errotuluen Hiztegia
13. Lanbideen Hiztegia

Irakaskuntza (Lanbide Heziketa, Unibertsitatea)

14. Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia
15. Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinu Hiztegia
16. Soziolinguistika Hiztegia

Teknologia Berriak (Informatika) 
17. Bulegotika Hiztegia

Herri-administrazioa

18. Toki Administrazioaren Hiztegia
19. Datu Babesari Buruzko Hiztegia

Bestelakoak

20. Laburtzapenen Hiztegia

[21. hiztegia Ingurugiroari buruzkoa da eta hau sarean soilik kontsulta daiteke]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia