euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hogeita hamar dantzek osatu zuten 2014ko La Platako Euskal Aste Nazionaleko Gau Emanaldia (argazkiak-IV)

2014/11/13

Hilabeteak pasatzen dituzte euskal etxeetako dantzariek Euskal Asteko saioa entseatzen. Baina lanak eta ahaleginak bere fruitua ematen dute eta agertokian zoriontasuna baino ez dute islatzen gazteen aurpegiek (argazkia EuskalKultura.com)
Hilabeteak pasatzen dituzte euskal etxeetako dantzariek Euskal Asteko saioa entseatzen. Baina lanak eta ahaleginak bere fruitua ematen dute eta agertokian zoriontasuna baino ez dute islatzen gazteen aurpegiek (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Herrialde osoko eta Uruguaiko dantzariak aritu dira aurten ere Euskal Astearen dantza erakusketa nagusian. Talde berriek eta jardunbide handikoek bat egin zuten La Plata Atenas Klub aretoan kalitate handiko ikuskizuna eskaintzeko. Gure kronikari jarraituz, gaurkoa dantzaldiaren lehenengo zatia

La Plata, Argentina. Jantziak eta abarkak, arku eta makilak, musika tresna eta pistak. Dena zegoen prest 7ak aldera La Platako Atenas Klubean dantza emanaldiarekin hasteko. Iñaki Aramayo aurkezle, etxe anfitrioiko Mariano Azcaratek egin zion harrera publikoari Aurreskuarekin eta horren ondoren hogeita hamar dantza, beste hainbeste talderen eskutik, taularatu ziren. Edade eta estilo guztietakoak, inor ez zen geratu Euskal Asteko dantzalditik kanpo.

(bihar 2014ko Euskal Aste Nazionaleko argazki bilduma berri bat. Argazkiak, EuskalKultura.com, Ioar eta Dani, eta Pilar Alava)


Argazki galeria

2014ko Euskal Asteko Larunbateko Gala (I)

prev next


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia