euskal diaspora eta kultura
2011/11/17
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Lan handia egiten dute dantzariek urte osoan zehar eta entseguak ugaritu egiten dira Euskal Asteari begira. “Nekeari aurre eginez, jarraitu egin behar da dantza behar bezala egin arte”. Ondo dakite dantzariek Euskal Astearen aurreko prestakuntza nolakoa den; eta jakina, ondo baino hobeto zekien Maria Juliak. Hori eta beste hainbat pasadizo kontatu zituzten bere lagunek, abuztuan utzi gintuen Maritaren omenez egindako bideoan.
Larunbateko dantzaldia, Necocheako Paris Antzokian burutu zen. Argentina eta Euskadiko ereserkiekin hasi zen ikuskizuna, eta bideoa proiektatu ondoren hogeita bost dantza talde pasatu ziren tauletatik.
Urtean zehar eta bertan egoteko egiten duten ahalegina aitortu nahirik, EuskalKultura.com ere ahalegindu egin da, eta parte hartu zuten talde eta dantzetako bakoitzaren irudiak bildu ditu argazki-kronika honetara:
[Necocheakoari, talde anfitrioiari, egokitu zitzaion Agurra egitea (argazkia EuskalKultura.com)]
[Rosarioko neskek Makil Dantza egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Mendozatik, Zinta Dantza (argazkia EuskalKultura.com)]
[Macahingo lagunek, Kuadrille (argazkia EuskalKultura.com)]
[Neskatxena, Tres Arroyoseko Hiru Erreka euskal etxekoen eskutik (argazkia EuskalKultura.com)]
[Mar del Platako dantzariek Gipuzkoako Ezpatadantza egin zuten, zuzeneko musikak lagunduta (argazkia EuskalKultura.com)]
[Chascomuseko Eusko Hazia taldeak Kaskarotak egin zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Uruguaitarrak ere gailendu ziren antzokian. Haize Hegoa euskal etxeko neskek Axuri Beltza dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Paranako dantzariek, berriz, Biraketa Dantza aukeratu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bok Espok izeneko dantza aurkeztu zuen La Platako taldeak (argazkia EuskalKultura.com)]
[Jose C. Paz-eko Toki Eder-eko dantzariek Eltziegoko Jota egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Aireseko Ekin Dantzari Taldeak Uztai Txiki aurkeztu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Cnel. Pringleseko gazteak Polka Kuadrilla dantzarekin gailendu ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Tandiletik, Kilimusi dantza (argazkia EuskalKultura.com)]
[Arrecifestarrek Aukeran dantzatu zuten larunbateko dantzaldian (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Aireseko Accion Vascak Arretxinagako San Migel aurkeztu zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Cañuelas eta Gral. Las Heraseko dantzariak Arkuak egiteko bildu ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Lomas de Zamora-ko gazteek Dantzari Dantza egin zuten Necocheako Paris Antzokian (argazkia EuskalKultura.com)]
[Balcarceko neskek Akelarre batean hartu zuten parte (argazkia EuskalKultura.com)]
[Aitzgorri dantza, Cordobatik etorritako Villa Mariako Euzko Etxea-koen eskutik (argazkia EuskalKultura.com)]
[Chivilcoy-ko euskal etxeko kideen Tuterako Jota (argazkia EuskalKultura.com)]
[San Luis probintziatik etorririk, Villa Mercedes-eko taldeak Sagar dantza eskaini zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Eta Maipukoek, Eusko Irudiak (argazkia EuskalKultura.com)]
[Oriako Sorgin dantzaren bertsio dibertigarria aurkeztu zuten Cordobatarrak-ekoek (argazkia EuskalKultura.com)]
[Eta Bahia Blancako mutilak Xiberoko dantzekin ausartu ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Necocheako dantzariak berriro igo ziren agertokira ikuskizunari amaeira emateko Fandango eta Arin arin dantzekin (argazkia EuskalKultura.com)]
(segituko du)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus