euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hogei bat euskal sortzaile gazteren lanak ikusgai New Yorken asteartean zabalduko den erakusketan

2009/12/11

'Bilbao Arte-New Yorken' erakusketaren aurkezpena
'Bilbao Arte-New Yorken' erakusketaren aurkezpena

PUBLIZITATEA

Datorren asteartetik aurrera, hogei bat euskal artista gaztek euren lanak erakutsiko dituzte New Yorken 'Bilbao Arte-New Yorken' izenpean zabalduko den erakusketan. Artistak Bilbao Arte izeneko Bilboko udal zentruari lotuak dira eta erakunde horren hamargarren urteurrena ospatzeko emango dute hiri amerikarrerainoko jauzia. Erakusketa 2010eko otsailaren 9rarte luzatuko da Sagar Handiko 'Fundación Gabarrón-Carriage House Center'en eta zazpi ikusentzunezko obra, margolaritzako hiru, argazki alorreko sei eta teknologia berrietan oinarritutako beste bat erakutsiko ditu.

New York, AEB. 'Bilbao Arte-New Yorken' izeneko erakusketa Manhattaneko Gabarron-Carriage House Center Fundazioan izango da ikusgai datorren asteartetik --abenduak 15-- 2010eko otsailaren 9rarte. Bilbao Arteren 10. urteurrena ospatzen duen arte-erakusketak 1998 eta 2008. urteen artean fundazioan ikasketak burutu zituzten ikasleek eginiko arte-lan selekzio bat aurkeztuko du.

Horien artean, Judas Arrieta, David Cívico, Naia del Castillo, Mikel Eskauriaza, Amaia Lekerikabeaskoa, Alberto Albor, Carlos Irijalba, Iñigo Tena, Zuhar Iruretagoiena eta Ibon Garagarza artisten lanak egongo dira. Era berean Abigail Lazkoz, Kepa Garraza, Eduardo Sourroille, Elssie Ansareo, Inazio Escudero, Fermín Moreno, Arturo Artal & Fermín Hernández, Raquel Meyers, Pablo Pérez y Txuspo Poyo artisten lanak ere ikusgai izago dira.

Euskal artisten egungo joeren erakusgarri

Erakusketa euskal artean azken urteotan garatu diren joera sendotuenetako batzuren erakusgarri da, gai, modu, teknika eta tankera aniztasuna bitarteko. New Yorkekoa, beste arte ekoizpen zentru batzuekin elkarlanean egin den nazioarteko erakusketa sorta baten azkena da, Austria, Irlanda, Norvegia eta Mexiko bezalako herrialdeetara ailegaturik.

Bilbao Arte Fundazioa 1998. urtean jaio zen artistentzako lantegi modura Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesarekin, artegile gazteei euren lanak burutzeko behar zituzten baliabide eta azpiegiturak eskaintzeko. Iaz 35.000 pertsonek bisitatu edo parte hartu zuten Bilbao Artek antolatutako erakusketa, ikastaro edo mintegietan. Duela hamar urte sortu zenetik, fundazioak 250 bat artisten 300 bat arte-proiektu gauzatzen lagundu du, bidean aipa daitezkeelarik 70 erakusketa, 90 ikastaro eta mintegi, 62 hitzaldi, modazko 5 desfile, 48 zinema emanaldi eta 12 musika topaketa Bilbao Arteren laguntzaz eginak.

Lotura interesgarriak

The Gabarron Foundation
www.gabarronfoundation.org

Bilbao Arte
www.bilbaoarte.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia