euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzordu gastronomiko aparta eta San Ferminen omenezko elkarretaratzea San Nicolaseko Euzkal Etxea antolatzaile

2024/07/12

Sukaldariek eta lehendakari Ana Erausquinek, mikrofonoa eskuan duela, Urteko afarira bertaratutakoei eskerrak ematen dizkiote
Sukaldariek eta lehendakari Ana Erausquinek, mikrofonoa eskuan duela, Urteko afarira bertaratutakoei eskerrak ematen dizkiote

PUBLIZITATEA

San Nicolás, Argentina. Menu erakargarria lagun eta euskal egoitzako aretoa jendez beteta, San Nicolasen neguko ekitaldirik esperoenetako bat burutu zen pasa den larunbatean, uztailaren 6an. EEko "Peña Truco Mus" azpibatzordeak antolatutako Urteroko Afariak ospe handia dauka herrian. Elkarteko sukaldarien taldeak prestatutako gastronomia-topaketa. ohi bezala Euzkal Etxearen Belgrano kaleko 139ko areto propio edertuan egin zen eta, askoren kutixi, paellada tradizional txalotua izan zuen plater nagusi.

 Hona menua: txibiak eta muskuiluak eskabetxean, baratxuri musa, garbantzu musa, txibierroak eta urdaiazpiko, gazta, oliba eta antxoa pintxoak. itsaski edo oilasko paella eta udare gozoak malbec ardotan

Ehun bat izan ziren partaideak, aretoa argi berde, zuri eta gorriz argiztatua, San Fermin leit motiv gisa hartuta apaindua, bertaratutakoen artean San Pedroko (Buenos Aires Probintzia) Espainiako Ohorezko Kontsulorde Gustavo González Truyols. Giroa, etxekoa, herriko euskal instituzioko Zuzendaritza Batzordeko kideak, bazkideak, muslariak, abesbatzakoak, dantzariak, senideak eta lagunak, musika ere falta izan ez zela, David Ferreyra DJaren eskutik.

 
Euzkal Etxeko areto nagusiaren ikuspegi orokorra uztailaren 6an 

 
San Fermín ospatzeko, mahaietako bakoitza, bereziki zaindu eta apaindua

 
Guillermo Merlo, Nito Campora eta Fernando Wagner, San Nicolaseko paellagileak

 
San Nicolaseko Euzkal Etxeko “Peña Truco Mus” Azpibatzordeko sukaldarien taldea

San Fermin menua

Sarrerarako, “euskal azpila” eskaini zuten: txibiak eta muskuiluak eskabetxean, baratxuri musa, garbantzu musa, txibierroak eta urdaiazpiko, gazta, oliba eta antxoa pintxoak. Ondoren, itsaski edo oilasko paella zerbitzatu zuten, aukeran. Postrerako, udare gozoak malbec ardotan, dena edariz eta ardoz ongi bustia. Topa egin baino lehen, Ana Erausquin lehendakariak San Ferminen historiari eta jaiari buruz hitz egin zuen. "A San Fermín pedimos" abestuz bukatu zituen hitzak, bertaratutakoak kantuan eta jaian bat egitera animatuz.

Balantzea egiterakoan, “Festa zoragarria izan zen, jai handi bat San Fermin ospatzeko. Etorritakoak pozik joan ziren, eta gure aldetik ere, oso pozik gaude, jada hurrengo elkarretaratze handian pentsatzen, irailean, EEaren Urteko Afari Nagusia izango da; geroago, urrian, Urteurreneko Taska izango dugu. Guztiak gonbidaturik zaudete!", adierazi dio EuskalKultura.eus-i San Nikolaseko Euzkal Etxeko lehendakari Ana Erausquinek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia