euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Hitzetik hitzera' programarekin euskara hasi-masiak eskainiko dizkie San Nicolaseko EEak herriko 5-6 urteko eskolumeei

2020/03/05

'Etxe nasaia' da San Nicolaseko Euskal Etxeak umeei begirako beste proiektu bat
'Etxe nasaia' da San Nicolaseko Euskal Etxeak umeei begirako beste proiektu bat

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Herriko gainerako erakundeei ateak irekitzea ez da batere ohitura berria San Nicolaseko Euskal Etxean. Aurtengo nobedadea da, ordea, euskara hasi-masiak eskainiko dizkiela eskolaurreko eta eskolako lehenengo mailako ikasleei. Eskola publikoetako umeak hilabetean behin bisitatuko dute Euskal Etxea eta, teknologia berrien bitartez, ordenadorea eta bideoak lagun, baina "tresna klasikoak" ahaztu gabe, alegia paperak, kolorezko lapitzak, ipuin eta kantuekin… oinarrizko hiztegi eta esaerak irakatsiko zaizkie neska-mutikoei, jolas bideak eta libertimendua lagun.

Proiektuak badauka gaineta bestelako ezaugarri berezirik, adierazi diote Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i: “Euskara ikasleen ideia bat izan dela, bereziki ikasle gazteena, beraiek badaukatelako behar den gaitasuna eta emeia ume txikientzako ekintzak prestatzeko”. “Normalean asko kostatzen zaigu adin horietako txikiak erakartzea eta pentsatzen oraingo honetan, plan honekin, lortu dezakegula”, gaineratu dute.

Elkarretaratzeak Euskal Etxeko euskara ikasleen eta irakaslearen ardurapean egongo dira, eta txikiek askaria ere izango dute euskal elkarterako euren bisitan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia