euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzaldiak, filmak, tailerrak... Bihar hasiko dira VIII. Euskal Kultura Jardunaldiak Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegian

2023/09/04

VIII. Euskal Kultura Jardunaldiak Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegian (karteleko ilustrazioa: Analía Sagardoy)
VIII. Euskal Kultura Jardunaldiak Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegian (karteleko ilustrazioa: Analía Sagardoy)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina . Bihar, irailaren 5ean, asteartea, Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiko Kultura Gunean (Alsina 1835, CABA) Euskal Kultura Jardunaldien edizio berri bat inauguratuko da. Buenos Aireseko Euskal Unibertsitatea antolatzaile, VIII. Jardunaldiek euskal zinema ziklo bat eskainiko dute iraileko lau astearteetan, film labur eta luzeen emanaldiekin; eta ostegunetan, aldiz, hitzaldiak eta tailerrak. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Marité Etchegoyen da VIII. Jardunaldien koordinatzailea eta EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez, bihar asteartez 18etan egingo den inaugurazio ekitaldian Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagolak hartuko du parte. Halaber, eta zine zikloaren koordinatzaile Carlos Gabilondoren eskutik, agur berezia helaraziko du Tasio filma pantailaratzen dutenean, Montxo Armendarizen filme gogoangarrian Tasio ikazkinari bizia eman zion Patxi Bisquert aktoreak.

VIII. Euskal Kultura Jardunaldien Egitaraua

Euskal Zine Zikloa: irailaren 5, 12, 19 eta 26 astearteetan, 18:30etatik 20:30etara.
Jardueran parte hartzeko, aldez aurretik erreserbatu beharra dago, hemen klik eginez

- 9/05: "Nafarrako Ikazkinak" (laburmetraia). Montxo Armendáriz, 1981, 27'.
"Tasio". Montxo Armendáriz, 1984, 95'.

- 9/12: "Sintonía" (laburmetraia). Jose Mari Goenaga, 2005, 9'.
"Larogei egunean". Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2010, 105'.

- 9/19: "Amona putz!" (laburmetraia). Telmo Esnal, 2010,  9'.
"Nora". Lara Izaguirre, 2020, 100'. 

- 9/26: Cólera (laburmetraia). Aritz Moreno, 2013, 6'.
"Ilargi guztiak". Igor Legarreta, 2021, 102'.

Hitzaldiak eta tailerrak: irailaren 7, 14, 21 eta 28 ostegunetan, 18etatik 20etara.

- 9/07: Dantza eta musika tailerra, Euskaltzaleak-en eskutik.
“Euskara, euskaldunon hizkuntza”, Teresa de Zavaletaren eskutik.

- 9/14: Hitzaldia. Miguel de Unamuno.
98ko belaunaldiarekiko konfrontazioa. Euskal nazionalismoa. Unamuno eta bere "euskalduntasun eza". Konfrontazioa Sabino Aranarekin. Unamuno frankismoak espetxeratua.
Hizlari: Luis Luquez Minaberrigaray

- 9/21: Hitzaldia. Euskal sinesmenak
Azalpen labur baten ondoren, eta bertaratutakoekiko solasaldi batetik abiatuta, sinesmenak aztertuko dira, euskaldunek berezko dituzten portaera eta erritu arauen multzo gisa. Arau horien bidez ezagutu eta ezartzen dituzte harremanak. Jarrera horiek funtzionalak dira eta komunitate honen kezkei erantzuten diete. Ilargia azpimarratuko da, ondotik proiektatuko den 'Ilargi guztiak' pelikula gogoan
Hizlari: Txarito Naya

- 9/28: Hitzaldia. Euskal emakumea: Etxekoandre, sorginak, sukaldea eta gehiago.
Hizlari: Marité Echegoyen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia