euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hitzaldia eskainiz eta diru-laguntza jasoz hasi dira Chascomuseko euskal etxearen urtemugaren ospakizunak

2011/04/19

Euskal Etxeko lehendakaria den Pedro Mauregui Larranda eta Cesar Arrondo, ikasle, irakasle eta herritarrez inguratuta (argazkia EE)
Euskal Etxeko lehendakaria den Pedro Mauregui Larranda eta Cesar Arrondo, ikasle, irakasle eta herritarrez inguratuta (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Anitz proposamen ditu Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak bere bigarren sorreraren 20. urtemuga ospatzeko. Hitzaldiak, jaiak, dantzaldiak eta tailerrak dira urtean zehar gauzatuko diren ekintzetako batzuk. Baina euskal etxeak herriarekin duen harremanak ez da ematea soilik; egiten dituen lan guztiek beren sariak dituzte eta, esaterako, joan den apirilaren 15ean eta Cte. Giribone herrian emandako hitzaldiaren testu inguruan, Buenos Aires probintziako diputatua den Ana De Otazuak dirulaguntza bat eskuratu die Chascomusko euskal etxeko kideei. Dantzari eta gazteek San Juan probintziara egindako bidaian eragindako gastuak ordaintzera dedikatuko da.

Chascomus, Argentina. Eguraldi kaskarra zela eta, apirilaren 8an Cte. Giribone herrian iragarria zegoen Gernikari buruzko hitzaldia atzeratu behar izan zuten 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko kideek. Azkenean, pasa den ostiralean egin zen, ikasle, irakasle eta herritar askoren partaidetzarekin, bertako “Alte. Brown 27 zenbakidun” eskolan. Mintzaldia hasi baino lehen, Cesar Arrondo irakasle eta mintzalariak ikurrina oparitu zien eskolako ordezkariei

Euskal etxeak eta Ana Maria Llanos de Muguerza eskolako zuzendariak antolatutako ekintza honi hasiera emateko, Jonathan Lahurnagaray-k dantzatu zion ohorezko Aurreskua publikoari. Ondoren, Chascomuseko Eskola Kontseiluaren izenean, Maria Andrea Halty-k, Teresita Arriolak eta José Maffeok eskolako materiala banatu zuten ikasleen artean.

Hitzaldia “Alte. Brown 27 zenbakidun” eskolan 2011 01

[Pedro Mauregui Larranda eta Cesar Arrondo Giriboneko “Alte. Brown 27 zenbakidun” eskolako lagunekin (argazkia EE)]

Cesar Arrondoren “Euskal Herriaren jatorria eta Euskal Diaspora Argentinan” hitzaldi hau euskal etxearen bigarren sorreraren 20. urtemugaren testuinguruan antolatu da, eta testuinguru honetan ere, Ana De Otazua Buenos Aires probintziako diputatuak dirulaguntza eskuratu zien euskal etxeko arduradunei, joan den otsailean euskal etxeko dantzari gazteek San Juango Eguzkiaren Jaian parte hartu izanaren gastuei aurre egiteko erabiliko dena.

Dantza klaseak

Beste alde batetik, dantza klaseak hasi direla jakinarazten du 'Zingirako Euskaldunak'-ek. 3 eta 7 urte arteko txikiak larunbatero elkartuko dira, goizeko 11etatik 12etara, Maitena Etchepare, Lucia Murias, Catalina Arraras eta Paula Berasain irakasleekin. Ertainak (7 eta 17 urte artekoak), ordea, ostiraletan bilduko dira, arratsaldeko 5:30etatik 8etara. Eskolak euskal etxearen egoitzan dira, Franklin kalean 454. zenbakian.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia