euskal diaspora eta kultura
2013/06/18
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Sarean daukazu erabilgarri. Ahozko Hiztegiak, hitzen esanahia biltzeaz gain, hitz horiek euskaraz nola ahoskatzen diren entzuteko aukera ematen dizu, euskara ikasten ari direnentzat, esaterako, eskertzekoa oso izan daitekeen zerbitzua.
Hemendik sar zaitezke Ahozko Hiztegira:
-www.azkuefundazioa.org/5000-hiztegia
-www.bostakbat.org/azkue
Bi webgune horietako batean zaudela, bilaketa-kaxa agertuko zaizu eta aukera izango duzu sartzen duzun euskal hitzaren 1) sinonimoak bilatzeko; 2) euskatik gaztelaniarako bidea egiteko; 3) edo gaztelaniatik euskararakoa.
Bilaketaren emaitzen ondoan hitza entzuteko ikonotxoa agertuko zaizu; hor sakatu eta beste lehio batera eramango zaitu. Hor, zuzenean entzungo duzu hitza (berez hasten ez bada, sakatu play).
Egindako bidea eta ekarpena
Hiztegi berri honen sorrerarako, hainbat urrats eman dira: lehenik euskara estandarrerako azentu arauak zehaztu dira. Ondoren, Aholab laborategiak ahots sintetizagailua prestatu du eta, azkenik, proiektua 5000 HIZTEGIAn (Adorez Hiztegiak) txertatu da, Bostak Bat lantaldea eta UPV/EHUren arteko hitzarmena sinatu ondoren.
Proiektuaren arduradunen ustez, ezinbestekoa da eredu estandarrak eta hizkera formalak eta jasoak azentu eredu bat izatea. Hona, beraz, euren ekarpena, internetez entzungai.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus