euskal diaspora eta kultura
2009/11/09
PUBLIZITATEA
Gral. Rodriguez, Argentina. Eguneroko istorio txikiak batzuetan historia handienak direla ulertzen dute Eusko Aterpea Euskal Etxekoek eta horregatik beharbada erabaki zuten horien protagonistak saritzea. Sariak balio materiala gainditzen du eta pertsona horiek euren biziak eta kontakizunak herrikideekin konpartitzean datza.
Urriaren 10rean, eta ziklo honen barruan Alfredo Juan Malatini eta Juana Rodriguez izan ziren protagonista. Malatinik Carlos Casares herrian bizi izandako haurtzaro eta nerabezaroari buruz hitz egin zuen hasieran; gero gazta-ekoizpenaren arloko hainbat pasadizorekin bereganatu zuen publikoaren arreta, aditua baita arlo horretan. Bere bizitza pertsonalari buruz ere zerbait kontatu zuen, eta bildutako jendearen txaloak jaso zituen bere emazte Titina nola ezagutu zuen gogoratu zuenean.
[Alfredo Juan Malatini Titina bere emaztearekin Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatzen duen Hitz Nagusiak zikloan]
Juana Rodriguez ere mintzatu zen bere haurtzaroari buruz, eta garai hartako jaialdiak, inauteriak, eta uztailaren 9a, Independentzia Argentinarraren egunaren ospakizunak ekarri zituen gogora. Bere kontakizunean, Gral Rodriguezera eta jai horietan parte hartzera biltzen ziren artista famatuak ere aipatu zituen, tartean, Darienzo, Varela -Varelita, eta Julio Sosa. Politika ez zen erreportajetik kanpo geratu. Juana Rodriguez alderdi peronistako kide izan zen eta harro kontatu zuen Eva Duarte de Peron ezagutu zuela eta berari esker lortu zutela Argentinako emakumezkoek botoa. Zikloko saio guztietan egiten den bezala, hau ere grabatu eta digitalizatu da Nikomedes Iguain Azurza Liburutegian edonoren eskura izan ahal izateko.
Eusko Aterpea Euskal Etxeko 10. urtemuga
A-gripea dela eta hamargarren urtemugaren ospakizunak ezin izan ziren egin urte hasieran jarritako datan, eta atzeratu izan ziren. Izan ere, ospakizunen artean, atzo igandea, arratsaldeko 7:30etan, Xabaltx abeslariaren kontzertua egin zen euskal etxean, Mitre kaleko 370. zenbakian. Jarraian, azaroaren 15ean eta euskal etxean bertan ere bazkaria egingo dute Gral Rodriguezeko euskaldunek. Sarrerak $50 peso balio du, menua errekia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus